23:09

Alaves

LaLiga Smartbank

Alavesek berdindu egin du Levanteren aurka eta itzuliko partida irabazi beharko du Lehen Mailara igotzeko

A. B. E. | EITB Media

Arabako taldeak 0-0 berdindu du Valentziakoaren aurka Lehen Mailara igotzeko play-offeko joaneko partida. Itzulikoa Ciutat de Valencian jokatuko dute, hilaren 17an.

  • ALaves - Levante

    Guridi (ALaves) eta Postigo (Levante) baloia eramateko lehian. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alavesek 0-0 berdindu du Levanteren aurka igande honetan, ekainaren 11n, Mendizorrotzan, Lehen Mailara igotzeko play-offeko joaneko partida. Ondorioz, itzulikoan erabakiko da zein izango den datorren denboraldian maila gorenean lehiatuko den taldea.

Erritmo bizia ezarri diote neurketari bi taldeek hasiera-hasieratik. Levantek izan du lehen abagunea, 2. minutuan, baina Montielen jaurtiketa Sivera atezainak desbideratu du, gola saihesteko. Ondoren, Alaves saiatu da erasora jotzen, nahiz eta Arabako taldeari asko kostatu zaion gola sartzeko aukera argiak sortzea.

Joan-etorri ugarikoa izan da lehen zatia, baina abagune argi gutxi ikusi dira. Hala, norgehiagoka golik gabe berdinduta iritsi da atsedenaldira (0-0).

Bigarren zatia ere, lehenengoaren antzera hasi da: Siverak egindako geldiketa batekin. Oraingoan, ordea, Iborraren jaurtiketari erantzun dio. Gainera, lau minutu geroago, Bouldiniren errematea kanpora joan da, oso gutxigatik.

Alaves ezinean ibili da bigarren zatiaren hasiera. Hala ere, Garcia Plazak zuzendutako taldeak ez du etsi, eta gola sartzetik gertu egon da 57. minutuan; Femenias atezainak, ordea, talde babazorroaren gola eragotzi du. Euskal taldeak beste abagune izan du 75. minutuan, baina Roberren jaurtiketa kanpora joan da, baloiak aurkari bat jo ostean. Ia jarraian, Femeniasek gelditu egin du Tenagliaren errematea.

Bi taldeek golik sartu gabe iritsi da neurketa azken txanpara. Azken minutuetan, nagusi izan da Levante. Valentziako taldeak gola sartzeko aukera bi izan ditu: 82. minutuan Siverak desbideratu du Moraesen jaurtiketa gurutzatua, eta De Frutosek area kanpotik egindako saiakera kanpora joan da oso gutxigatik.

Alaves eta Levante azkeneraino saiatu dira gola sartzen, baina alferrik. Horrela, bada, 0-0eko emaitzarekin amaitu da partida, eta Lehen Mailara zein talde igoko den ekainaren 17an erabakiko da, Ciutat de Valencia estadioan.

Fitxa teknikoa:

0 - Alaves: Sivera; Tenaglia, Abqar, Sedlar (Laguardia, 78. min), Duarte; Benavídez, Moya; Guridi (Rober, 69. min), Rioja, Abde (Alkain, 69. min); eta Sylla (Villalibre, 58. min).

0 - Levante: Femenias; Pubill (Son, 46. min), Postigo, Pier, Muñoz (Saracchi, 73. min); Iborra, Pepelu, de Frutos, Montiel (Soldado, 77. min); Bouldini (Wesley, 73. min), Brugue (Vezo, 73. min).

Epailea: Garcia Verdura. Txartel horia atera die Sylla (43. min), Abqar (65. min) eta Villalibre (89. min) jokalariei, baita Postigo (79. min) Levanteko futbolariari ere.

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    02 20:30 - 22:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroaren aurkezpena
    24 22:15 - 00:30 ERREMONTEA | ''Erremontari'' saioa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena