11:17

Alaves

Berriz onenen artean

Alavesek seigarrenez lortu du Lehen Mailara igotzea klubaren 102 urteko historian

Agencias | EITB Media

Gasteizko taldeak maila gorenera igotzea lortu zuen lehen aldiz 1929-1930 denboraldian. 1954an igo zen bigarrenez. Lehen Mailara igo zen hirugarren aldia 1998an izan zen, laugarrena 2005ean eta bosgarrena 2016an.

  • Alaves

    Alaveseko jokalariak elkar besarkatzen, Ciutat de Valencian igoera lortu ostean. Argazkia. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alaves Lehen Mailan lehiatuko da 2023-2024 denboraldian, bart, ekainaren 17an, igoera lortu ostean Levanteri play-offetako finala irabazita (0-1). Asier Villalibrek luzapeneko azken minutuan sartu zuen golari esker erdietsi zuen igoera Arabako taldeak.

Alavesek 1929-1930 denboraldian lortu zuen lehenengoz maila gorenera igotzea Francis Baona entrenatzaile zela. Hala, Bizkaiko txapelduna izan ostean lortu zuen mailaz igotzea; izan ere, orduan, Bizkaiko Federazioan izena emanda zuen. Igo eta gero, hiru denboraldi eman zituen onenen artean.

Bigarren igoera 21 urte beranduago heldu zen, 1953-1954 denboraldian. Manuel Echezarreta izan zen entrenatzailea eta Alavesek Bigarren Mailako txapelduna izanda lortu zuen mailaz igotzea. Bi urte Lehen Mailan eman ostean jaitsi egin zen, eta 40 urtez ibili zen hainbat mailatan zehar.

1998an, ordea, berriz itzuli zen Alaves maila gorenera. Jose Manuel Esnal "Mane" entrenatzailearen agindupean igo zen taldea, eta ordutik aurrera bizi izan zituen urte onenak; birritan jokatu zuen UEFA Kopa, eta, gainera, 2001ean finala jokatu zuen. Bost denboraldiren ostean jaitsi zen, baina Bigarren Mailan bi denboraldi eman eta gero, 2005ean, berriz itzuli zen Lehen Mailara.

Ondoren, hamar urtez egon zen Alaves Bigarren Maila eta Bigarren B Maila artean, nahiz eta 2016an beste behin onenen artera itzultzea lortu zuen. Jose Bordalas entrenatzaile zela igo zen Lehen Mailara Alaves, bosgarrenez klubaren historian.

2022an, aldiz, jaitsi egin zen Arabako taldea, baina denboraldi bat Bigarren Mailan emanda, maila gorenera itzuli da 2023an.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    02 20:30 - 22:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroaren aurkezpena
    24 22:15 - 00:30 ERREMONTEA | ''Erremontari'' saioa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena