Alaves
Santander Liga
EITB Media
Gasteizko klubak Jose Luis Mendilibar entrenatzaile kargutik kentzea erabaki du. Alaves Santander Ligako azken sailkatua da, eta emaitza txarren eraginez hartu du erabakia klubeko zuzendaritzak.
Jose Luis Mendilibar, Alaveseko entrenatzaile ohia. Argazkia: EFE
Alavesek entrenatzaile kargutik kendu du Jose Luis Mendilibar. Bizkaiko entrenatzaileak ez du Gasteizko taldea zuzentzen jarraituko, klubak astelehen honetan (apirilak 4) jakinarazi duenez.
Arabako taldea azkena da Santander Ligako sailkapenean 22 punturekin, eta salbazioa sei puntura du. Mendilibarrek 12 partida eman ditu Alaves zuzentzen, garaipen bakarra, lau berdinketa eta zazpi porrot erdietsita. Guztira, 8 puntu eskuratu ditu posible zituen 36etatik. Gainera, bederatzi gol bakarrik sartu eta 23 gol jaso ditu ditu, 12 partidatan.
Datozen orduetan jakinaraziko du Alavesek nor izango den Mendilibar ordezkatuko duen entrenatzailea.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa