23:38

Alaves

30. JARDUNALDIA

Alaves azken postura jaitsi da, Atleticoren aurka galdu ondoren (4-1)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Simeoneren taldearen hasierako gola orekatzeko gai izan dira bigarren zatiaren hasieran, baina bigarren gola jaso ondoren behera egin dute nabarmen.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alavesek galdu egin du Atletico Madrilen etxean lehen zati kaskarra jokatuta, eta Ligako sailkapeneko azken postura erori da 22 punturekin.

Simeoneren jokalariak azkar aurreratu dira markagailuan; izan ere, 10. minuturako agintzen ziren markagailuan Joao Felixen burukada on bati esker. Tarte horretan, gasteiztarrak erabat noraezean zebiltzan zelai gainean, eta nahiz eta gerora neurketan sartu diren, ez dute inolako arriskurik eraman Oblaken atera lehen zati osoan.

Hala ere, atsedenaldiak mesede egin dio Gasteizko taldeari, eta bi aldaketa egin ondoren (Manu Vallejo eta Ximo Navarro sartu dira min hartuta zeuden Pere Ponsen eta Ruben Duarteren ordez) Atletico baino gehiago izan da bigarren zatiko lehen ordu erdian. Hala, markagailua orekatzeko gai izan da 63. Minutuan, Gonzalo Escalanteren bidez.

Norgehiagokaren joera arabarren aldekoa zela zirudienean, Florian Lejeunek penalti argia egin dio Matheus Cunhari, eta Luis Suarezek ez du barkatu Pachecoren aurrean.

75. minutua zen, eta hortik aurrera ez da lehiarik egon, Alaves behera etorri baita bigarren gol hori jasotzearekin batera, eta ez du erreakzionatzeko gaitasunik izan. Azken hamar minutuetan, Joao Felixek eta Suarezek markagailua gizendu dute etxekoen alde (4-1).

Fitxa teknikoa:

4 - Atletico Madril: Oblak; Vrsaljko, Savic, Giménez (Felipe, 86. min), Reinildo, Lodi (Carrasco, 46. min); Llorente (Cunha, 72. min), Kondogbia, Lemar (De Paul, 46. min); Griezmann (Luis Suárez, 60. min), Joao Félix.

1 - Alaves: Pacheco; Tenaglia, Laguardia, Lejeune, Duarte; Escalante, Pina (Pellistri, 77. min); Édgar (Loum, 77. min), Pere Pons (Manu Vallejo, 46. min), Luis Rioja (Miguel, 86. min); Joselu.

Golak: 1-0, 10. min: Joao Félix. 1-1, 62. min: Escalante. 2-1, 75. min: Luis Suárez, penaltiz. 3-1, 82. min: Joao Félix. 4-1, 88. min: Luis Suárez.

Epailea: Melero López. Marcos Llorenteri txartel horia erakutsi dio (71. min).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    05 Zuzenean 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Elordi vs Ezkurdia
    06 23:15 - 00:15 AREA TXIKIA | Eibar vs Amorebieta partidako laburpena

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena