Alaves
LaLiga
Erredakzioa
Ohar ofizial baten bitartez jakinarazi du klubak entrenamenduak etetea erabaki duela. "Ez daukate sintomarik eta egoera onean daude", argitu du Alavesek.
Alaves. Argazkia: @Alaves
Alavesek larunbat honetan jakinarazi duenez, entrenamenduak bertan behera uztea erabaki du, koronabirusagatik bi positibo antzeman ostean. Klubak ohar ofizial baten bitartez iragarri du.
"Egungo osasun-egoeraren eraginez Alavesek klubeko kideei egin dizkien frogetan koronabirusagatik bi test positibo antzeman ditu. Bi positiboak kirol eta egitura teknikoa osatzen duten kideenak izan dira, eta argitu dezakegu ez daukatela sintomarik eta egoera onean daudela", adierazi du Alavesek ohar ofizialean.
Klubak jakinarazi duenez, "astelehenean frogak egingo zaizkie taldeko gainontzeko kideei, eta entrenamenduak bertan behera geratzen dira".
Hurrengo zuzenekoak
06 | 20:00 - 22:00 | SASKIBALOIA | Europe Cup: Bilbao Basket vs Kutaisi |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa