15:12

Alaves

MENDIZORROTZA, 21:00etan

Alavesek sendo jarraitu nahi du Mendizorrotzan, Valentziaren aurka

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Valentzia Atalantaren aurkako Txapeldunen Ligako neurketara begira egon daitekeela baliatu nahi du gaur Asier Garitanoren taldeak.

  • Alaveseko jokalariak gol bat ospatzen.

    Alaveseko jokalariak gol bat ospatzen. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alavesek etxean erakusten duen indarra Valentziak etxetik kanpo azaldu ohi duen ahuleziarekin neurtuko ditu indarrak gaur (21:00), Ligako 27. jardunaldian.

Babazorroak euren etxera itzuliko dira Leganesen aurka Butarquen berdindu (1-1) ostean. Gasteiztarren xedea jaitsiera postuekiko tartea are zabalagoa egitea izango da.

Asier Garitanok hasierako hamaikakoa aldatu beharko du, Aleix Vidal zigortuta dagoelako, txartel pilaketagatik.

Horrez gain, paperak jota dabilen Oliver Burke eskoziarra, lehendik lesionatuta zeuden Tomas Pina, Roberto Jimenez eta Rafa Navarrorekin bat egin du bajen zerrendan.

Valentziako taldeari dagokionez, Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako itzulerako partida izan dezake buruan Albert Celadesen taldeak; izan ere, datorren asteartean, Atalantaren bisita hartuko dute Mestallan, joaneko 4-1eko markagailua iraultzeko asmoz.

Alavesen aurkako partidarako, Celadesek Maxi Gomezen baja izango du, asteartean ebakuntza egin baitzioten oineko hatz batean haustura konpontzeko. Cristiano Piccini, Ezequiel Garay, Eliaquim Mangala eta Manu Vallejok ere jokatu ezinda jarraituko dute.

Bestalde, entrenatzaile katalanak Francis Coquelin eta Rodrigo Moreno berreskuratuko ditu, zenbait astez baja izan ostean.

Balizko hamaikakoak:

Alaves: Pacheco, Ximo, Laguardia, Ely, Duarte, Edgar Mendez, Manu Garcia, Fejsa, Aguirregabiria, Joselu eta Lucas Perez.

Valentzia: Cillessen, Wass, Diakhaby, Paulista, Gaya, Kondogbia, Ferran Torres, Parejo, Carlos Soler, Guedes eta Gameiro.

Epailea: Jesus Gil Manzano.

Futbol-zelaia: Mendizorrotza.

Ordua: 21:00.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    24 15:30 - 17:45 TXIRRINDULARITZA | Romandiako Tourra (1. etapa)

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena