18:19

Alaves

EA Sports Liga

Alavesek 2-0 galdu du hamaika partida irabazi gabe zeramatzan Granadaren kontra

EITB Media

Arabako taldeak porrot egin du Nuevo Los Carmenes estadioan jokatutako EA Sports Ligako 31. jardunaldiko partidan. Uzuni eta Boye izan dira golegileak.

  • Granada vs Alaves

    Boye (Granada) baloiarekin, Tenaglia eta Guevara Alaveseko jokalariak alboan dituela. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alavesek 2-0 galdu du Granadaren aurka Nuevo Los Carmenes estadioan jokatutako EA Sports Ligako 31. jardunaldiko partida. Ondorioz, jaitsiera postuekiko abantaila handitzeko aukera alferrik galdu dute babazorroek.

Arabako taldeari azkar jarri zaio neurketa maldan gora. Zazpigarren minutuan, Lucas Boyeren jaurtiketak zutoina jo du, baloia solte geratu da area barruan, Granadako jokalariak berriz jaurti, Gorosabelek eskuarekin moztu eta epaileak etxeko taldearen aldeko penaltia adierazi du. Uzunik egin du jaurtiketa, eta Sivera atezaina gainditu du (1-0).

Gola jaso ostean, erasora jo du Alavesek. Hala ere, Gasteizko taldea ez da abagune argiak sortzeko gai izan. Granadak defentsako lan ona egin du; gainera, atsedenaldira iritsi aurretik, bigarren gola sartzeko gai izan da. Lucas Boyek jarri du 2-0koa markagailuan, 38. minutuan, Sergio Ruizen erdiraketa errematatu eta baloia ate barruan sartuta.

Lehen zatia amaitu orduko, Boye beste gol bat sartzetik gertu egon da, baina errematea kanpora joan zaio, gutxigatik.

Bigarren zatiaren hasieran, Alaves izan da baloiaren jabe. Dena den, Luis Garcia Plazak zuzentzen duen taldeari asko kostatu zaio gol aukerak sortzea. Norgehiagokako 61. minutuan izan du Arabako taldeak desabantaila murrizteko aukera, baina Batallak (Granadako atezaina) saihestu du gola, bi geldiketa bikain eginda.

Azken txanpan ere, ezinean ibili da Alaves. Granadak ondo eutsi die kanpo taldearen eraso saiakerei, eta Andaluziako taldeak poltsikoratu ditu hiru puntuak (2-0).

Fitxa teknikoa:

2 - Granada: Batalla; Bruno Mendez, Rubio, Ignasi Miquel, Carlos Neva; Sergio Ruiz, Gumbau (Hongla, 83. min), Jozwiak (Gonzalo Villar, 64. min), Pellistri; Uzuni (Callejon, 75. min) eta Lucas Boye (Matias Arezo, 83. min).

0 - Alaves: Sivera; Gorosabel, Tenaglia, Rafa Marín, Duarte; Blanco (Benavidez, 64. min), Guevara, Carlos Vicente (Sola, 46. min), Luis Rioja (Rebbach, 46. min); Panichelli (Giuliano, 70. min) eta Samu (Kike Garcia, 64. min).

Golak: 1-0, (9. min) Uzuni, penaltiz. 2-0, (38. min) Lucas Boye.

Epailea: Garcia Verdura. Txartel horia atera die Uzuni (45. min), Gumbau (47.min) eta Rubio (60. min) Granadako jokalariei, baita Gorosabel (20. min) eta Tenaglia (45. min) Alaveseko futolariei ere.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    01 17:00 - 20:00 PILOTA | B Serieko Buruz Buruko Txapelketa: Eskiroz vs Zubizarreta III eta Egiguren V vs Salaberria

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena