13:26

Alaves

EA SPORTS LIGA

Alavesen eta Realaren arteko derbia, igande honetan, Mendizorrotzan

EITB Media

Alavesek eta Realak garaipena behar dute: batak, datorren denboraldian Lehen Mailan jarraituko duela lehenbailehen ziurtatzeko, eta besteak, Europarako txartela eskuratzeko.

  • Andre Silva eta Javi Lopez, Reale Arenan jokatutako partidan. Artxiboko argazkia: EFE

    Andre Silva eta Javi Lopez, Reale Arenan jokatutako partidan. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alavesen eta Realaren arteko derbia igande honetan jokatuko da, Mendizorrotzan, 18:30ean. Lehia estua izatea espero da, biek ala biek garaipena behar dutelako, bakoitzak bere helburua lortzeko.

Babazorroek lehenbailehen ziurtatu nahi dute datorren denboraldian Lehenengo Mailan jarraituko dutela, eta horretarako ezinbestekoa da Imanol Alguacilen taldea mendean hartzea eta hiru puntuak etxean geratzea. Azkeneko zazpi jardunaldietan garaipen bakarra lortu dute, eta saikapenean 13. tokian daude, jaitsierako postuetatik zazpi puntura.

Txuri-urdinek, berriz, Europan jokatzea dute helburu, eta horren bila segitzeko, Gasteizen irabaztea oso garrantzitsua da. Une honetan, seigarren tokian dago sailkapenean, Txapeldunen Ligako postuetatik 10 puntura, eta atzetik jarraika dauzka Betis eta Valentzia, Europa Ligarako azken txartela lortzeko borrokan.

Aurreko jardunaldian, Alavesek porrota jaso zuen Athleticen aurrean, San Mamesen; Realak, ostera, garaipena lortu zuen Cadizen kontra, eta amaiera eman zion etxean zeraman bolada txarrari. Batzuen eta besteen joera kontuan hartuta, egun gipuzkoarrak hobeto daudela esan daiteke.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    02 20:30 - 22:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroaren aurkezpena
    24 22:15 - 00:30 ERREMONTEA | ''Erremontari'' saioa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena