Alba Menendezek eta Esther Arrojeriak Super Amara Bera Beran jarraituko dutela jakinarazi du klubak. Bi jokalariek adierazpenak egin dituzte kontratuak berritu ostean.
Gipuzkoarrek ezin izan diote Bartzelona ahalguztidunari irabazi, Zaragozan jokatutako final handia, Sierra eta Kauldi Odriozola jokalarien agurrean. Kataluniarrek 11. Asobal Kopa jarraian irabazi dute.
Kauldi Odriozola izango da igandeko "helmuga" saioko protagonistetako bat. Bidasoan zazpi urte eman ondoren, Nantesera joango da erronka berrien bila. Hori bai, egunen batean itzultzea espero du.
Nafarrek Liga Guerreras Iberdrolan jokatuko dute datorren denboraldian, igoera ligaxkako bigarren partidan Bolaños taldeari 24 eta 18 irabazi ostean. Beti Onakek Bera Bera eta Zuazo euskal taldeak izango ditu aurkari maila gorenean.
Super Amara Bera Berak eskubaloiko liga irabazi du eta Realak Txapeldunen Ligako txartela eskuratu du futboleko Primera Iberdrola Liga bigarren amaituta. Gipuzkoako Foru Aldundiak harrera egin die bi taldeei.
Bidasoak eta Granollersek ekainaren 4an jokatuko dute, 20:00etatik aurrera, eta finala ekainaren 5ean jokatuko da, 20:00etan. Partida guztiak Zaragozan izango dira.
Bera Bera taldeak zortzigarren liga eskuratu berritan, Eli Pinedo talde hartako jokalari historikoarekin hitz egin dugu eskubaloiaz, emakumearen paperaz eta komunikazioaz.
Donostiako Super Amara Bera Bera taldeko kapitaina, Alba Menendez, elkarrizketatu dugu. Taldeak liga irabazi du, hirugarren urtez jarraian, eta nola bizi izan duten kontatu digu.
Bera Berak bere historiako zortzigarren liga txapelketa bereganatu du igande honetan. Alba Menendez kapitaina pozarren agertu da lortutakoarekin, eta liga hau ere berezia dela nabarmendu nahi izan du.
Partiduaren atarian, jarraitzaile israeldarrek hainbat terraza suntsitu dituzte Bilbo Zaharrean, Miribillara bidean. Partiduaren ondoren, istiluak hiri osoan zehar gertatu dira. Gutxienez, bi pertsona atxilotu dituzte eta hainbat zauritu egin dira.
Donostiarrek denboraldia amaitzeko hiru partidaren faltan lortu dute titulua, Unicaja Gijon taldeari etxetik kanpo 22-35 irabazita. Menendez (7 gol), Hernandez (6) eta Cesáreo (4) izan dira onenak Bera Beran.
Eskubaloiko Erreginaren Kopa Donostian jokatuko da, apirilaren 29tik maiatzaren 1a artean. Illunbe pabilioia txapelketa hartzeko egokituta dago jada, eta Bera Berak titulua irabaztea du helburu.
Eskubaloiko Erreginaren Kopa ostiralean (apirilak 29) hasiko da Donostian. Bezperan, hainbat mahai-inguru antolatu dira. Emakumea kirolean eta berdintasna izan dituzte aztergai.
Zubileta Evolution Zuazo taldeak adierazi du akordio batera iritsi dela Joseba Rodriguezekin. Entrenatzaile bizkaitarrak bere bosgarren denboraldia emango du Barakaldoko taldean.
Bidasoa Irun EHF-ren Europa Ligatik at geratu da, final-zortzirenetako itzuliko partida galduta (33-31). Joanekoan ere porrota jaso zuen Irungo taldeak, eta agur esan dio Europari.
Irungo taldeak porrota jaso du Danimarkan jokatu duen EHF-ren Europa Ligako final-zortzirenetako itzuliko partidan, eta joanekoa ere galdu egin zuenez (28-30), txapelketatik at geratu da.
Bidasoa Irunek joaneko partidan 28-30 galdu eta gero hiru goleko aldea behar du aurrera egiteko. Erronka zaila, baina Jacobo Cuetara entrenatzaileak azken momentura arte "borrokatuko dutela" argi utzi du