Beste kirolak
Eskubaloia
EITB MEDIA
Nafarroako taldearen harrobian hazita, Itoizek, 21 urtekoa bera, Quique Dominguez entrenatzailearen konfiantza bereganatu du, 2024-25 denboraldian. Kontratua ekainean amaitzen zitzaion, baina jokalariak eta klubak adostu dute urtebetez luzatzea.
Pablo Itoizek gutxienez 2026ko ekainera arte jokatuko du Helvetia Anaitasuna taldean (Anaitasuna).
Pablo Itoizek Helvetia Anaitasunarekin berritu du, 2026ko ekainaren 30era arte, Nafarroako klubak asteartean iragarri duenez. Anaitasunaren harrobiko taldeetan hazita, Itoizek, 21 urtekoa bera, Quique Dominguez entrenatzailearen konfiantza bereganatu du, 2024-25 denboraldian. Kontratua ekainean amaitzen zitzaion, baina jokalariak eta klubak adostu dute urtebetez luzatzea.
Jokalariak 2022ko maiatzaren 21ean egin zuen debuta Anaitasunaren lehen taldean, Balonmano Logroñoren aurkako partida batean; ordutik, Ligako 58 partida jokatu ditu, eta 49 gol sartu, horietako 25 jokoan dagoen denboraldian.
Itoiz, hala, jokalari garrantzitsua da talderako. Beste gazte batzuk ere ari dira erantzun oso ona ematen, Marco Moreno eta Xavi Gonzalez kasu; hurrenez hurren, 37 eta 59 gol daramatzate denboraldian.
Hurrengo zuzenekoak
07 | 14:15 - 18:20 | TXIRRINDULARITZA | Itzuliko 1. etapa: Gasteiz-Gasteiz |
07 | 22:20 - 23:45 | HERRI KIROLAK | Harri Herri |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa