Beste kirolak
Alpinismoa
EITB Media
Katmandun, peritonitisak jota, ebakuntza egin behar izan zioten 2024 amaieran. Ebakuntzaren ostean, bilakaera fisikoa nolakoa izango zen jakin arte itxaron du, baina, azkenean, bertan behera utzi du Anapurna neguan igotzeko erronka.
Alex Txikon. Argazkia: EITB Media
Alex Txikon euskal alpinistak etxera itzultzea erabaki du eta ez dio aurre egingo Annapurna neguan igotzeari. Lemoakoa (Bizkaia) ostiral honetan, urtarrilaren 10ean, helduko da Bilboko Aireportura.
2024. urtearen amaieran ebakuntza egin behar izan zioten Katmandun (Nepal), peritonitisak jota zegoelako. Urtarrilaren 9an argitaratutako komunikatuak dioenez, Txikonek erabaki du bertan behera uztea Annapurna neguan igotzeko saiakera.
Txikonena historian Annapurna neguan igotzeko bigarren saiakera zen, eta azken berrogei urteetan egiten zen lehena. Lemoakoa urtarrilaren 10eko 11:00etan iritsiko da Bilboko Aireportura.
Hurrengo zuzenekoak
15 | 11:15 - 11:45 | ''HELMUGA'' saioa |
23 | 12:00 - 14:00 | PILOTA | Emakume Master Cup: Binakako Txapelketa |
23 | 16:00 - 17:15 | HERRI KIROLAK | Goma gaineko sokatira finala (580 kg mistoak) |
23 | 17:05 - 20:00 | PILOTA | Buruz Burukoaren atarikoa: Mata vs Murua |
23 | 18:00 - 20:30 | EHF EUROPA LIGA | Final-laurdenak: Super Amara Bera Bera vs HSG Blomberg-Lippe |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa