Beste kirolak
Eskubaloia
EITB MEDIA
Itzuliko neurketa hilaren 30ean jokatuko dute, 20:00etan, Esperanza Lag pabiloian. Atarrabian, Elx nagusi izan da, erakutsi du zergatik izan den fase erregularreko txapelduna, eta ia norgehiagoka osoan izan du kontrolpean markagailua.
Beti-Onak ondo lehiatu da, aurkari handi baten aurrean. Argazkia: Beti-Onak (@Beti_guerreras).
Replasa Beti-Onakek 26-33 galdu du AtticGo Elxen aurka, ostegunean, Indurain Anaiak Kiroldegian, Atarrabian, 2023-24 denboraldiko Guerreras Iberdrola Ligako titulurako play-offetako final laurdenetako joaneko partidan.
Norgehiagokan, ia hasieratik izan da Elx aurretik markagailuan. Nafarroako taldearen aurkariak berretsi du zergatik izan den Ligako talderik onena fase erregularrean, eta erakutsi du txapelketa irabazteko hautagai nagusietakoa dela.
Atsedenaldian, Elx 11-18 ari zen gailentzen, eta bigarren zatian bisitariek hamaika goleko aldea ere izan dute, 20-31koan eta 21-32koan. Nolanahi ere, Beti-Onak suspertu egin da azken minutuetan, eta, hala, azken emaitza 26-33koa izan da.
Itzuliko partida apirilaren 30ean jokatuko dute, asteartez, 20:00etan, Esperanza Lag pabiloian.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa