Beste kirolak
Eskubaloia
EITB Media
Gipuzkoako taldeak mendean hartu du Nafarroakoa, Guerreras Iberdrola Ligako 7. jardunaldiko partidan.
Bera Bera eta Beti-Onak taldeen arteko euskal derbiko jokaldi bateko irudia. Argazkia: EITB Media
Super Amara Bera Berak mendean hartu du Replasa Beti-Onak, 36-22ko emaitzarekin, Guerreras Iberdrola Ligako 7. jardunaldiko euskal derbian. Ondorioz, Donostiako taldea sailkapeneko liderra da, baina Malagak (bigarren) eta Valladolidek (hirugarren) partida bat gutxiago dute jokatuta. Bestalde, Atarrabiako taldea bederatzigarren dago, jaitsierako promozio postuan.
Gipuzkoako taldeak sendo ekin dio norgehiagokari, eta azkar ireki du zuloa markagailuan. Nafarroakoak, aldiz, aurkariaren erasoko jokoa gelditu ezinda ibili dira, eta, gainera, asko kostatu zaie Bera Beraren defentsako lerroa gainditzea. Horrenbestez, 10 goleko abantaila lortuta joan da Donostiako taldea atsedenaldira (21-11).
Bigarren zatian, neurketaren norabidea ez da aldatu. Bera Berak nagusi izaten jarraitu du, eta une oro izan du 10-12 goleko errenta. Azken txanpan, gainera, are gehiago handitu du abantaila Super Amara Bera Berak, eta garaipenak ez dio ihes egin (36-22).
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa