16:40

Beste kirolak

Eskubaloiko Erreginaren Kopa

Morvedre-Beti-Onak eta Zonzamas-Zuazo, Erreginaren Kopako lehen kanporaketan

EITB MEDIA

Hala, bi taldeek Bigarren Mailan jokatzen duten aurkarien aurka jokatuko dute azaroaren 18tik 19ra bitartean. Kanporaketa partida bakarrera jokatuko da, eta irabazleak final-laurdenetara pasako dira.

  • Erreginaren Kopako lehen kanporaketa. Argazkia: @RFEBalonmano

    Erreginaren Kopako lehen kanporaketa. Argazkia: @RFEBalonmano

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Replasa Beti-Onak eta Zuazo Barakaldok dagoeneko ezagutzen dituzte euren aurkariak 2024ko Erreginaren Kopako lehen kanporaketan, ostiral honetan Espainiako Eskubaloi Federazioak zozketa egin ondoren. Talde nafarrak Morvedreri egingo dio bisita, Valentzian, eta talde bizkaitarrak Zonzamas Pluscar Lanzaroteren etxean jokatu beharko du.

Hala, bi taldeek Bigarren Mailan jokatzen duten aurkarien aurka jokatuko dute azaroaren 18tik 19ra bitartean. Kanporaketa partida bakarrera jokatuko da, eta irabazleak final-laurdenetara pasako dira.

Bestalde, Super Amara Bera Berak ez ditu lehen kanporaketak jokatu beharko, txapelketako anfitrioia baita, Gipuzkoa izango baita txapelketaren 45. edizioaren egoitza.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    13 22:15 - 23:15 ''Harri Herri'' saioren denboraldi berria

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena