Beste kirolak
Bidasoa Irun
Gipuzkoako taldeak laugarren postuan amaitu zuen Plenitude ASOBAL Liga 2022-23 denboraldian, eta, hortaz, ezin izan zuen Europako plaza pistan eskuratu; gonbidapena eskatu zuen, baina EHFk ez dio eman.
Bidasoak ezingo du Europako txapelketarik jokatu 2023-24 denboraldian. Argazkia: EITB Media.
Bidasoa Irunek ez du Europako Liga jokatuko 2023-24 denboraldian, asteartean Gipuzkoako klubak jakitera eman duenez. Bidasoak laugarren postuan amaitu zuen Plenitude ASOBAL Liga 2022-23 denboraldian, eta, hortaz, ezin izan zuen Europako plaza pistan eskuratu; gonbidapena eskatu zuen, baina EHFk ez dio eman.
Testuinguru horretan, EHFk aldaketa bultzatu du Europa mailako txapelketetan izena emateko arauetan; horren helburua da bultzatzea ahalik eta herrialde gehienek izatea ordezkaritza. Hala, Bidasoa, gonbidapena eskatuta zuten gaineko klubei ere gertatu zaienez, Europako Ligatik at geratu da.
Bere web orrian argitaratutako ohar baten bidez, Bidasoak eskerrak eman dizkie "bide hori azkartzen lagundu duten pertsona eta erakunde guztiei"; zehaztu duenez, taldea eta kluba lanerako itzulera prestatzen ari dira, beste behin Europako postuen bila lehiatzen saiatzeko.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa