Joan den igandean Granollersen kontrako jokatutako ligako partidan (30-30), berez sartu ez zen gol bat ontzat eman zioten Kataluniako taldeari, eta azken emaitzan eragin garbia izan zuen.
Azken fase horretan zortzi talde lehiatuko dira; maiatzaren 31tik ekainaren 2ra bitartean jokatuko dute, oraindik ez dute zehaztu non. Errege Kopako hirugarren kanporaketan, Jacobo Cuetararen gizonek Alacanteko taldearen etxean irabazi dute.
Bidasoa Irun hasieratik joan da garaipenaren bila, eta ez dio inolako aukerarik eman Helvetia Anaitasunari. Iruindarrak azkenera arte saiatu dira, baina beti joan dira irundarren atzetik markagailuan.
Teresa Errandonea atleta irundarrak atletismoa utziko duela iragarri du gaur gizean. Azken bi urteotan izandako lesioak direla eta. Bere ibilbideaz eta etorkizunaz hitz egin du ostegun honetan egindako prentsaurrekoan. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).
Irungo taldea jardunaldi historiko baten atarian dago. Txapelketako liderrarekiko aldea bi puntukoa da soilik, Plenitude Ligako lehen jardunaldian Artalekun lortutako berdinketari (26-26) eta porrot bakarrari (Granollersen aurka) esker.
Klubak eta atezain argentinarrak akordioa lortu dute datorren udan taldearekin bat egiteko, Bidasoa Irunek webgunean argitaratutako oharrean jakinarazi duenez.
C.D. Bidasoak eta Matheus Francisco da Silva lehen taldeko jokalariak akordioa lortu dute brasildarrak Bidasoa Irunen jarraitzeko 2025eko ekainaren 30era arte.
Beñardo Garciak bere urterik loriatsuenetan zuzendu zuen Irungo taldea, Europako Kopa (orain Txapeldunen Liga) irabazi zuenean; edozein kirol diziplinatako lehen euskal taldea izan zen hori lortzen.
Beñardo Garciak bere urterik loriatsuenetan zuzendu zuen Irungo taldea, Europako Kopako (orain Txapeldunen Liga) titulua lortu zuenean; edozein kirol diziplinatako lehen euskal taldea izan zen hori lortzen.
Mozas, 38 urtekoa bera, Bathco Torrelavega taldean dabil orain; talde hori Plenitude ASOBAL Ligako seigarren postuan dago, egun. Mozasek, 2023-24 denboraldia amaituta, Jacobo Cuetara ordezkatuko du, Gipuzkoako taldearen entrenatzaile bezala.
Jacobo Cuetararen taldeak bi goleko errenta izan du atsedenaldian, baina errioxarrek azken minutuetan egindako ahaleginak saria izan du, eta eurek lortu dute finalerako txartela.
Negoziazioen ondoren, asteburuan zehar, eskubaloiko, Espainiako Kopa jokatuko da Irunen. Lehen finalerdian, Bidasoa Irunek eta Logroñok neurtuko dituzte indarrak, arratsaldeko 17:00etan. Eta 19:30ean, Bartzelonak, Granollersi egingo dio aurre. Finala, igandean, gaueko 21:00etan, izango da.
Azaraoaren 23an Bidasoa Irungo zuzendaritzak jakinarazi zuen Jacobo Cuetara entrenatzaileak ez duela karguan jarraituko datorren denboraldian. Egun bat geroago, Cuetarak komunikabideekin hitz egin du klubaren erabakia nola hartu duen azaltzeko. (adierazpenak gaztelaniaz)
Gurutz eta Julen Aginagalde, eta Gorka Wamba Bidasoa Irun eskubaloi taldeko kirol arduradunek agerraldia egin dute ostegun honetan erabakiaren berri emateko.
Txapelketak Artaleku izango du agertoki, eta Asobal Ligako lehen lau sailkatuek hartuko dute parte bertan. Hori bai, Bidasoak ziurtatuta dauka bertan izatea, txapelketaren antolatzaile gisa.
Taldean eta banaka hainbat sari irabazitakoa da Julen Aginagalde eskubaloi jokalari ohia. Jokalari bezala izandako ibilbide oparoaz eta Bidasoa-Irungo kirol zuzendari bezala dituen erronkez aritu da "Biba Zuek!" saioan.
Bidasoa Irunek beste bi fitxaketa aurkeztu ditu. Tito Diaz eta Marko Jectic postu anitzetan jokatzeko gai dira: bai defentsan, bai erasoan, baita kontraeraso azkarretan ere.
Bi jokalariek pibote postuan jokatzen dute. Salinas aurretik ere Bidasoan aritutakoa da, 2018 eta 2020 bitartean. Sladkowski, aldiz, 18 urteko gaztea da eta bi urterako kontratua sinatu du gipuzkoarrekin.
Azken asteotan euren selekzioarekin ibilitako jokalariak ez beste guztiak izan dira Jacobo Cuetararen esanetara. Aurpegi berriak izango dira datorren denboraldian, lau fitxaketa egin dituzte: Esteban Salinas, Marko Jevtic, Jakub Sladkovski eta Tito Diaz. Julen Aginagalde da kirol zuzendari berria.
Gipuzkoako taldeak laugarren postuan amaitu zuen Plenitude ASOBAL Liga 2022-23 denboraldian, eta, hortaz, ezin izan zuen Europako plaza pistan eskuratu; gonbidapena eskatu zuen, baina EHFk ez dio eman.
Aginagaldek larunbatean utzi zion eskubaloi jokalaria izateari, eta, dagoeneko, buru-belarri dabil Irungo klubaren Kirol Zuzendaritzan. EITB harekin izan da.
Bidasoak garaipen batekin agurtu du denboraldia Artalekun. Jendetza bildu da bertan Julen Aginagalderen azken partida ikusteko taldearekin. Jokalariaren 13 zenbakia betiko kenduko dute bere omenez. Bestalde, Ander Ugarte, Jon Azkue, Victor Rodriguez eta Mihajlo Mititxentzat ere azken partida izan da
Aginagalderen elastikoa, 13 zenbakia duena, betiko izango da Artalekuko horman zintzilik. Gainera, ekimen solidario batek dirua bilduko du, Fernando Bolea Bidasoako jokalari eta entrenatzaile ohiari laguntzeko, eta Bidasoak kamiseta berezia jantziko du.
ETB Jacobo Cuetara Bidasoako entrenatzailearekin egon da asteazken honetan. Asturiarra Ligako azken txanpari begira dago, Europan sartzeko helburua baitu.
Hala, Skrzyniarzek eta Mehdi Harbaouik jarraitu egingo dute Irungo taldearen atepean, 2023-24 denboraldian. Lehen denboraldia du Bidasoan, eta, orain arte, 34 partida jokatu ditu.
Jacobo Cuetararen taldeak 30-27 irabazi zuen Artalekun. Hortaz, hiru goleko abantailarekin abiatuko da astearte honetan Lisboan jokatuko den itzulerako partida. Norgehiagoka ETB4n eta eitb.eus-en ikusi ahalko da 20:45ean hasita.
Jacobo Cuetarak zuzendutako mutilei kosta egin zaie partidan sartzea, baina bigarren zati oso on baten ostean, garaipena lortu dute, Portugaleko taldeari 3 goleko aldea aterata.