Arrauna zuzenean 2022: Eusko Label Liga, Euskotren Liga eta Kontxako Bandera | EITB Arrauna

Arrauna

20:52

Arrauna

13. eta 36. ekitaldiak

Arraun Lagunak eta Hondarribia dira Euskadiko arraunketako txapeldun berriak

A. A. | EITB MEDIA

Lekeition jokatu den lehian, 'Lugañene' ontzikoak nagusitu dira emakumezkoetan eta 'Ama Guadalupeko' arraunlariak gizonezkoetan.

1:16
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskadiko Traineru Txapelketa jokatu da asteazken honetan Lekeitioko uretan. Emakumezkoen kategorian, zortzi klub ziren parte hartzekoak, baina, azkenerako, zazpi besterik ez dira izan ur gainean, Zumaiako ontziak arraun egiteari uko egin baitio azken unean, etxean zegoen kide batek koronabirusean positibo eman duela jakin eta gero.

Hala, lehiaketari dagokionez, aurreikuspenak goitik behera bete dira; izan ere, emakumezkoen 13. ekitaldian, Euskotren Ligako egungo liderrak, hots, Donostia Arraun Lagunakek, bereganatu du garaipena (10:38). Haren atzetik izan dira Orio bigarren postuan, 11 segundora, eta Donostiarra hirugarrenean, 17ra. ETE ligan ari den Deusturentzat izan da laugarren tokia, goragoko mailan jarduten duen Hondarribiari aurre hartuta. Azken bi postuak Tolosaldea eta Ondarroarentzat izan dira, irabazleengandik urruti.

Emakumezkoen 13. Euskadiko Traineru Txapelketa: sailkapen nagusia

Emakumezkoen Euskadiko 13. Traineru Txapelketa: sailkapen nagusia

Hondarribia, nagusi 36. ekitaldian

Gizonezkoen mailan, berriz, Hondarribia nagusitu da Lekeition. Ama Guadalupekoak bigarren txandan atera da, eta Oriok lehendabizikoan ezarri duen denbora (19:54) zeukan gainditu beharra. Hondarribiarrek lehia estua izan dute Donostiarra ontziarekin hirugarren luzearen erdira arte, ia parez pare izan baitira orduraino.

Alabaina, Ioseba Amunarriz patroiak gidatutako traineruak zuloa zabaldu du hirugarren ziabogara arteko tarte horretan. Hala, azken maniobra egiterakoan, 7 segundoko aldea zabaltzea erdietsi du Donostiarrarekiko. Hondarribiarekin batera aritu diren Santurtzi eta Zierbena aukerarik gabe zeuden ordurako, 12 eta 15 segundora baitzeuden, hurrenez hurren, Oriok baino denbora kaskarragoa eginez.

Ama Guadalupekoak errentari eutsi dio azken luzean, eta nagusitasunez bereganatu du Euskadiko Traineru Txapelketako 36. ekitaldia, 19:46ko denborarekin. Ondoren, Donostiarra eta Orio sailkatu dira, 6 eta 8 segundora. Ikurrina irabazteko hautagai garbia zen Santurtzi laugarren izan da, 11ra. Are okerrago egin du Zierbenak, zazpigarren bukatu baitu, ia 22ra. Juan Zunzunegik entrenatzen dituen mutilen aurretik ibili dira Urdaibai eta Ondarroa. San Pedroko Libia izan da azkena.

Gizonezkoen Euskadiko 36. Traineru Txapelketa: sailkapen nagusia

Gizonezkoen Euskadiko 36. Traineru Txapelketa: sailkapen nagusia

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena