Osasun etxea
''Osasun Etxea''
T.S.J. | EITB MEDIA
Gaitz berri hori definitzeko zailtasunak zailtasun, zertan datzan eta horri aurre egiteko tratamendurik ote dagoen argitu digu Donostia Ospitaleko ZIUko buruak Euskadi Irratian.
Felix Zubia Donostia Ospitaleko ZIUko burua, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB MEDIA
Albisteak (1)
Koronabirusagatik kutsatutako gero eta pertsona gehiago sufritzen ari dira egun covid iraunkorra. 200 sintoma baino gehiago eragiten dituen gaitz hori mintzagai izan du Felix Zubia Donostia Ospitaleko ZIUko buruak Euskadi Irratiko "Osasun Etxea" irratsaioan.
Hasteko, covid iraunkorra definitzen saiatu da Zubia. "Gaitz berria den heinean, zailtasun asko ditugu hura definitzeko, baina esango genuke dela covidaren ondoren agertzen diren sintoma multzo bat, 12 aste baino gehiago irauten duena eta, azterketak eginda ere, horiek azaltzeko beste arrazoirik ez dagoenean", azaldu du medikuak.
% 10k sufritzen du
Italiako emakume bat izan zen aitortutako lehenengo kasua, eta Munduko Osasun Erakundeak gaitz zerrendan sartu zuen azkenik covid iraunkorra. Zenbatzeko zaila bada ere, Zubiaren esanetan, "koronabirusagatik kutsatutako % 10 inguruk pairatzen du egun covid iraunkorra". Neurketa zehatzak egiteko ezintasuna gorabehera, "asko dira", aitortu du Zubiak, "eta emakumeezkoen kasu gehiago daude gizonezkoenak baino".
Covid iraunkorra osatzen duten 200dik gorako sintoma horiek bi taldetan multzokatu ditu medikuak. Batetik, biriketako kalteak dituztenak. Sintoma horiek gaitzaren larritasunari lotuta doaz, izan ere, "birikak kaltetuta dituztenez, behin covida gaindituta, arnasa hartzeko zailtasunekin jarraitzen dute". Zorionez, sintoma horiek "mediku-probekin neurtu daitezke, tratamendua eman eta, hilabeteak pasata, hobera egiten dute".
Bigarren multzo bat litzateke sintoma neurologikoekin zerikusia duena: "neke kronikoa eta jasanezina, min kronikoa, kontzentratzeko ezintasuna eta indar falta ikaragarri bat (eguneroko jarduera normalak egiteko ezintasuna, hala nola, etxeko gauzak egin, lanera joan, umeak eskolara eraman)". Gainera, garuneko lanbroa edo argitasun falta ere aipatu du Zubiak. Kasu horietan, "testak egitean, ez diegu ezer antzematen; hor zerbait badagoela jakin badakigu, baina neurtzeko eta diagnostikatzeko gai ez gara", deitoratu du Donostia Ospitaleko ZIUko arduradunak.
Tratamenduak
Covid iraunkorraren balizko jatorriaz galdetuta, Zubiak aurreratu du "zulo ikaragarria, jakintza falta handia", dagoela, baina hainbat hipotesi aipatu ditu: "hainbat gaixori, zelula batzuetan, birusaren arrastoak aurkitu dizkiete; eta ikusi dute birusaren kontrako defentsek eragin ditzaketela sintoma horiek; eta arazo auto immuneekin ere lotu dute covid iraunkorra".
Ikerketaren itxaropenari eutsita, bien bitartean, gaixoei tratamendu neuropsikologikoak eskaintzen dizkietela adierazi du medikuak, memoria garatzeko ariketak, eta baita ariketa fisiko programatuak, "sintomek nabarmen hobera egiten dutela frogatu baita".
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/11/21
zidorrean 54:58
2024/11/21
#-hobeto_kalte-# 55:59
2024/11/21
Arratsean 52:58
2024/11/21
Mezularia 66:07
2024/11/21
Faktoria 19:19
2024/11/21
Baipasa 175:30
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa