Osasun etxea
KORONABIRUSA
EUSKADI IRRATIA
Oso kezkatuta agertu da, maiatzaren 11tik aurrera gehienez hamar pertsonako topaketak baimenduko direlako. Elkartze horietan adinekoekin arduraz jokatzeko esan du.
Felix Zubia medikua, artxiboko irudi batean.
Albisteak (2)
audioak (1)
COVID-19agatik ezarritako itxialdia arintzen ari den honetan, herritarrak gehiegi lasaitzea da Felix Zubia Euskadi Irratiko 'Osasun Etxea' saioko medikuaren kezka. Atzotik, paseoak emateko eta kirola egitera irteteko baimena dagoenetik, jende pilaketak izaten ari direla eta kontuz ibiltzeko eskatu du Zubiak. Izan ere, bere hitzetan, distantzia da birusari aurre egiteko dugun modurik eraginkorrena, eta horri ezinbestean eutsi behar zaiola gogoratu du.
Berriro kalera itzultzeak herritarren artean poza eragitea normala den arren, ez erlaxatzeko deia egin du, birusa oraindik ez delako desagertu.
Halaber, oso kezkatuta agertu da, maiatzaren 11tik aurrera, deseskalatze prozesuaren 1.go fasea ezartzen denean, gehienez hamar pertsonako topaketak baimenduko direlako. Zentzuz jokazeko eskatu du Zubiak, eta, bereziki, elkartze horietan adinekoekin arduraz jojatzeko esan du.
Distantzia gorde ezin denerako, berriz, maskara erabiltzea aholkatu du, hori bai, ondo erabilita: alboko heldulekuetatik helduta jantzi behar da, eta inoiz ez da aurrealdea ukitu behar. Bihartik aurrera garraio publikoan derrigorrezkoa izango da musukoak erabiltzea.
Eskularruak ongi erabiltzea ere oso garrantzitsua dela gogoratu du. Gauza jakin bat egiteko soilik erabili behar dira eskularruak; adibidez, erosketa egiteko janzten baditugu, ondoren kendu eta eskuak garbitu egin behar dira.
Zubiak argi eta garbi esan du: agerraldi berri baterako arriskua hor dago.
ENTZUN HEMEN ELKARRIZKETA OSOA
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/22
Kirol Legez 17:38
2024/12/22
#-goizak_gaur_ab-# 32:18
2024/12/22
Amarauna 176:20
2024/12/22
Osasun etxea 52:36
2024/12/22
Goiz kronika asteburua 126:55
2024/12/21
portobello 105:02
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa