Goiz kronika asteburua
ELKARRIZKETA
Euskadi Irratia
Plataformako bozeramaileak salatu du ez direla gorpuak aurkitu eta ez direla erantzukizun politikoak argitu. Iñaki Arriola Ingurumen sailburuari egotzi dizkio auzi honetako irregulartasunak.
Zaldibarreko auzia argitzeko egin zen manifestazio bat
100 egun bete dira otsailaren 6n Zaldibarko zabortegia behera etorri zentik. Jokin Bergara Zaldibar Argitu plataformako bozeramaileak Euskadi Irratiko Goiz Kronika saioan salatu duenez, egoer ez da ezertan aldatu eta "hasieran bezala gaude". Ez direla gorpuak aurkitu eta inork ez duela erantzukizun politikorik hartu esan du. "Badaude izen batzuk eta kargu politiko batzuk, sinbolikoki ere, kasu honekin oso argi lotzen direnak. Iñaki Arriola egungo Ingurumen sailburua da bat". Eta horregatik, Bergarak dio, "justizia kontu bategatik" dimisioek mahai gainean egon behar dutela. "Oraindik urrats txikiena ere ez da eman", gogorarazi du.
Edonola ere, aste honetan jakin da Europar Batasunak ikerketa abiatuko duela, eta "positiboki" baloratzen dute. "Eskandalo demokratiko eta publiko hutsa" argitzeko bidean, interes "neutroa" izango duela espero dute plataformako kideek. "Egoeraren larritasunaren berri emateko beste eragile bat sartzen da, eta kontraesana dago, Arriolak esan zuelako Eusko Jaurlaritzaren jokabidea tatxarik gabekoa izan zela", gehitu du.
Gaur, balkoietatik kaleetara eramango dute aldarria. Zaldibarren, Elgetan eta Zallan elkarretaratzeak egingo dituzte goizean eta arratsaldean. Egoerak hala behartuta, "distantziamendu soziala mantenduta" egingo dira bilkurak.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/22
portobello 108:42
2024/12/22
Hiru erregeen mahaia 369:42
2024/12/22
Kirol Legez 17:38
2024/12/22
#-goizak_gaur_ab-# 32:18
2024/12/22
Amarauna 176:20
2024/12/22
Osasun etxea 52:36
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa