14:13

Faktoria

Nekazaritza sailburu ordea

Bittor Oroz: "Europan ezezik, hemen ere arazo larriak ditu lehen sektoreak errentagarritasunarekin lotuta"

P.G. | EITB Media

Nekazaritza sektorea oso une gogorra igarotzen ari dela adierazi du Bittor Orozek "Faktoria"n egindako elkarrizketan, batetik urtetako kostoen garestitzea etengabea izan delako eta bestetik, Europatik datorren erregulazioak sekulako presioa sortzen duelako sektorean.

  • Bittor Oroz, nekazaritza,arrantzu eta elikadura sailburu ordea.

    Bittor Oroz, nekazaritza,arrantzu eta elikadura sailburu ordea.

    25:36 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzako nekazaritza, abeltzaintza eta elikadura sailburuorde Bittor Orozek onartu du nekazariak gaizki pasatzen ari direla, baita Hego Euskal Herrikoak ere.Ukrainako gerra eta pandemia tarteko zuzeneko laguntzak bideratu dituzten arren, "errentagarritasun gaiarekin badago arazoa eta irtenbidea topatzea zaila izango da baita datozen hilabeteetan ere".

Pasa den udan abelburuen artean zabaldutako gaisotasun hemorragiko epizootikoari buruz, adierazi du gogorren jo duen lekuetan udaberri lasaiagoa espero dela, "bost urterako babesa ematen diotelako behiei sortutako antigorputzei esker". Euskadiko erkidegoan 8 mila kasu atzeman dituztela eta horietatik mila hil direla ere aipatu du eta jakitera eman du eraginkorra izan daitekeen txertoaren bila dabiltzala, dagoeneko Japonian eta Estatu Batuetan badirela baina ikusi egin behar dela hon egokitzeri kbadagoen.

Herrietako azokak ere hizpide, Gizarte Segurantzaren ikuskariek hasitako kanpainaren ondorioz, erretiroa hartuta duten hainbat baserritarri ezarritako zigorraren ondoren. Legearen arabera ezin da pentsio bat konbratu eta aldi berean azokako postu batean iharduera ekonomiko bat izan baina azpimarratu du legea beste beste egoera baterako dagoela prestatuta eta bi norabidetan egin behar dela lan, legea aldatu  pertosna hauek azoketan jarrai dezaten bidea topatzeko eta belaunaldi  adlaketa modu naturalean gauzatu dadin, lehen sektorearen arazo nagusietakoa horixe delako, errelebo falta. Mezua kontsumitzaleoi, "folklore edo aisialdi ekitaldi gisa bakarrik ikus ez ditzagun eta gehiago hurbildu gaitezen. Azokak nahi baditugu, erabili egin behar ditugu".

Izurdeak babesteko Frantziak ogobernuak Bizkaiko golkoan ezarri duen debekuari buruz, hilebetek obedarekin ados dagoela adierazi du, horrek balioko duelako neurtzeko zenbaterainokoa den arrantzu sareen eragina izurdeen heriotzean eta gogora ekarri du, Bizkaia eta Gipuzkoako arrantzaleak 2017a ezkeroztik  erabiltzen dituztela izurdeak uxatzeko "pingerrak", "gauzak ondo egiten dituen flota" dela.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena