13:38

Faktoria

Pandemia

Aginagalde: "Gizarte osoan ez, baina esparru soziosanitarioan derrigorrezko txertaketa ezarri behar da"

Adrian Aginagalde Estatu espainiarreko medikuntza prebentiboko elkarteko bozeramaileak Europar Batasunak pandemiaren kudeaketan izan duen lidergo falta kritikatu du: "Epidemiek ez dituzte mugak onartzen. Irun izan da adibide onena, mugak itxi arren pandemia guztiak frantziar Estatutik sartu dira".

  • Adrian Aginagalde epidemiologoa

    Adrian Aginagalde epidemiologoa

    27:30 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Derrigorrezko txertaketaren eztabaida ahoz aho dabilenean, Autonomia Erkidego guztietako epidemiologia arduradunak bat datoz: "Esparru soziosanitarioan lan egiten dutenak txertatuta egon behar dute derrigor". Adrian Aginagalde hitzak dira, Kantabriako osasun behatokiko arduraduna da eta Estatuko medikuntza prebentiborako elkarteko bozeramailea ere bai. "Faktoria" albistegian argi esan du epidemiologo donostiarrak: "Legeak bidea irekitzen du derrigorrezko txertaketa ezartzea". "Populazio orokorrean ez", gaineratu du Aginagaldek, "legea aldatu beharko litzake eta konstituzionaltasuna zalantzan jarriko litzake" baina, zaintza edo osasun esparruetan lan egiten dutenentzat ezinbestekoa jo du. "Beti ere derrigortasunak salbuespenak izan behar dituela" aitortu du osasun arrazoiak direla-eta baina "legeak jasotzen du lanpostuaren moldaketa egin litekeela, lekuz alda daitezke, txertoa ezin duelako hartu".

Kantabriako osasun publikoko behatokiko arduradunak, kritiko hitz egin du Europar Batasunak pandemiaren kudeaketan izan duen "lidergo faltaren" aurrean. "Epidemiek ez dituzte mugak onartzen. Irun izan da adibide onena, mugak itxi arren pandemia guztiak frantziar Estatutik sartu dira. Badakigu mugak dauden tokietan ez duela zentzurik leku batean neurri batzuk jartzea eta besteetan besteak". Koordinazioa eskatu du Aginagaldek, ·eta hori Europako Batasunaren lana da eta baditu baliabideak. Herritar gisa zenbait ardura eskatu behar ditugu·.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena