Faktoria
Aitor Esteban
Alarma egoera bertan behera uztea turismoari begirako erabakia dela uste du Aitor Estebanek, eta, berandu datorren arren, aterki juridikoa eskatu dio gobernuari.
Aitor Esteban
Informazio gehiago (2)
Pandemia aroko bigarren alarma egoera bertan behera geratzea “akats larria” dela salatu du Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan Aitor Esteban Diputatuen Kongresuko EAJren bozeramaileak eta, asteburuko festa-irudi “arduragabeak” ikusita, neurria “justifikatuta” zegoela. Turismo-sektorea asetzeko nahia ikusi du erabakiaren atzean, eta deitoratu du, alarma egoerarik gabe, Espainiako gobernuak “aterki juridikorik” gabe utzi dituela erkidegoak.
Estebanek erantsi du “berandu” datorrela gobernuak araudia aldatzeko egin duen proposamena, “hilabete inguru beharko delako beharrezko aldaketa eta tramiteak egiteko”. Berandu etortzeaz gain, orain arte esandakoekin kontraesankorra izatea nabarmendu du eledun jeltzaleak.
Espainiako giro politikoaz, Estebanek ez du uste Madrilgo Erkidegoko hauteskundeek ziklo politiko berria abiarazi dutenik: “Gauzak patxadaz hartu behar dira, denbora-epe laburrean gauzak izugarri aldatzen direlako. Gainera, PSOEk zein Unidas Podemosek legealdia amaitzeko interesa dute, argi eta garbi”. Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko jarduneko presidenteaz galdetuta, Estebanek dio “kezkagarria” dela bere diskurtsoa: “Kezkatzen nau banalizazioak, askatasuna berba garrantzitsua da, eta ez du Ayusok eman nahi dion esanahia”.
Eskumenen transferentzia eta EH Bildu
Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak espetxeetako kudeaketaren transferentzia sinatuko duten egunean, Estebanek esan du transferentzien agenda “bide onetik” doala, eta urratsak espero ditu gutxieneko soldataren kudeaketaren eskualdatzean. EH Bilduren kongresuaz galdetuta, EAJren ordezkariak “kolore gutxi” ikusten du koalizioaren zuzendaritza berrian: “Sortu bere indarraz baliatu da EH Bildun ezker abertzalea nagusitzeko.”
Azkenik, Kataluniari buruz, Estebanek ez du hauteskundeak aurreratzerik baztertzen, eta Eskoziako hauteskundeen ondorenaz esan du “talka” datorrela Edinburgoren eta Londresen artean. Europako Batasunari zuzendu zaio, zentzu horretan, eta aldarrikatu du estaturik gabeko nazioek aitortza eta estatus bereziak behar dituztela Batasuneko erakundeetan.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/24
Lizardiren Baratza 58:38
2024/12/24
zidorrean 53:24
2024/12/24
Baipasa 175:14
2024/12/24
Kantu Kontari 55:24
2024/12/24
#-goizak_gaur_1400-# 32:06
2024/12/24
Kirol Legez 26:21
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa