Baipasa
Turismoa, aurrerantzean
'Nola aterako gara honetatik?' EiTB Taldearen kanpaina informatiboaren barruan, turismoaren sektorari begiratu diogu Airbnb, Basque Luxury eta Donostia Turismon atea joz.
Donostiako udaletxea. Argazkia: Iban Garcia
Informazio gehiago (2)
Etengabe aldatzen ari da gure mundu hau. Azken hilabeteak epe luzerako planik gabeko garaiak izan dira, mindfulness filosofía muturrera eraman dugu, unean unekoa bizi izan dugu. Halabeharrez aldatu beharko ditugu hainbat ohitura hurrengo hilabeteetan… baita bidaiatzeko eta turismoa egiteko moduak ere. Eta horri heldu nahi diogu 'Baipasa'n, EiTBren 'Nola aterako gara honetatik?' kanpaina informatiboaren baitan.
Iñigo Domingo Airbnb plataforman anfitrioia da Donostian, eta aitortu digu "udak nahiko itxura lasaia" duela, "tamalez". "Gure sektore dinamikoa da, baina eskaintza berformulatu daiteke eskaria badago". Desekalatzearekin mugimendu pixka bat hasi dela esan digu, "baina gutxi", eta hurrengo bi asteak garrantzitsuak izango dira zer gertatuko den ikusteko . Dena dela, 'ni optimista naiz', baieztatu du.
Joanes Mathiuet Basque Luxuryko zuzendariarekin ere hitz egin dugu. Luxuzko enpresek osatutako elkartea da, eta hotelak, bidaiak, bodegak, artea eta beste hainbat alorreko enpresak biltzen ditu. Beste alor guztiek bezala, koronabirusak eragindako pandemia egoeran sufritu egin du luxuaren sektoreak ere. Dena den, krisiak daudenean luxuaren sektorea erraz errekuratzen dela adierazi du, eta oraingoan ere horrela izatea espero dute. Muguak itxita izateak baino, mugak noiz irekiko dituzten ez jakiteak sortzen du ezinegona. Izan ere, luxua kontsumitzen duen hemengo jendea badago ere, bezero gehienak Europa iparraldetik, AEBtik eta, gero eta gehiago, Japoniatik datoz. Aurten ateak zabalduko ez dituen luxuzko bat badagoela esan digu, Biarritzeko Hotel Du Palais.
Azkenik, Donostia Turismoko zuzendariordearekin, Eider Calderonekin hitz egin dugu, eta aitortu digu konfinamenduak lan egiteko modu berriak ekarri dituela, eta enpresei laguntzen, diru-laguntzak kudeatzen eta protokoloak martxan jarzen dihardutela. 2021era arte ezarrita daukaten estrategia ez dute aldatu, oraingoz, egoera hau aldi baterakoa izango dela espero baitute. Udari begira, sustapen kanpaina batzuk martxan jarriko dituzte eta hiria hiria prestatuko dute etortzen direnentzat. Ikusirik turismoa batez ere bertakoa eta Espainiako izango dela, "buelta eman eta inguruko turistak erakartzera itzuli" dira, eta eskaintza eta zerbitzu bereziak iragarriko dituzte laster inguruko jendearentzat eta donostiarrentzat.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/23
Kantu Kontari 56:32
2024/12/23
kultura.eus 26:27
2024/12/23
Arratsean 36:17
2024/12/23
#-goizak_gaur_1400-# 32:19
2024/12/23
Kirol Legez 26:22
2024/12/23
Goizak gaur 31:21
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa