13:15

Amarauna

Benito Lertxundi

"Pandemiaren ondorenerako iadanik ez nuen gogorik oholtzara itzultzeko"

Aitorpen hori egin dio Benito Lertxundik Amaia Artetxe EITBko kultura arduradunari. Erreportaje honetan bere hitzak eta berarekin kontzertuetan lanean aritu diren bi kideren hitzak jaso dituzte, Lertxundiren musikaz lagunduta.

  • Benito Lertxundi

    Benito Lertxundi

    22:23 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Joxean Ezeiza 35 urtez aritu da Lertxundirekin kantaldiz-kantaldi soinu-teknikari lanetan. Abeslariaren exijentzia maila nabarmendu digu, emandako kontzertuak halako hiru baztertu izan dituela bere ibilbidean eta momentuz oholtzetatik erretiratu bada ere, berak  susmoa duela, lauzpabost urteren ondoren etor litekeela Lertxundiren beste disko bat.

Joxe Mari Irastorza haize instrumentuekin aritu da Benito Lertxundiren kontzertuetan urte luzez. Harekin aritzea zorte handia dela izateaz gainera, aipatu digu Benito Lertxundik  pilotaririk famatuenak baino frontoi gehiago  ezagutu dituela bere bizitzan.

Jone,  Lertxundiri buruzko tesina egindako algortarra. Berak aitortu digu oso hurbileko izan zela berarekin kantaria eta baita bera kantariarekiko ere. Beti lehen lerroan kontzertuetan, sentitutako dena adieraziz.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena