Udal eta foru hauteskundeak 2023, Euskadin eta Nafarroan | EITB Hauteskundeak albisteak

Udalen osaketa

18:19

Udalen osaketa

M26

Parte-hartzea igo egin da EAEn, eta Nafarroan, duela lau urtekoaren paretsu

eitb.eus

EAEn, % 52,7koa izan da parte-hartzea (2015ean % 50,32ekoa izan zen), eta Nafarroan % 56,18koa (2015ean, % 55,64koa).

2:08
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Udal hauteskundeetako parte-hartzeak gora egin du EAEn aurreko hauteskundeen aldean, % 52,7koa izan baita (% 50,32koa izan zen 2015ean), Espainiako Barne Ministerioak jakitera eman duenez.

18:00etarako, udal hauteskundeetako parte-hartzea % 49,48koa zen Araban (% 49,37koa, 2015ean), % 53,17koa Bizkaian (% 49,91koa, 2015ean), eta % 53,51koa Gipuzkoan (% 51,42koa, 2015ean).

Nafarroan, berriz, ia ez da aldaketarik izan duela 4 urteko datuen aldean; % 55,68koa izan da, eta % 55,64koa zen 2015ean, ordu berean.

Europako hauteskundeei dagokienez, parte-hartzea % 18 hazi da EAEn (% 52,38), eta % 20,7 Nafarroan (% 55,26), 18:00etarako.

14:00etako datuak

Parte-hartze handiena Gipuzkoan ari zen izaten 14:00etan, % 38,27koa baitzen (2015ean, % 37,39koa), eta Bizkaian izan da gorakada handiena; 2015eko % 34,69tik gaurko % 36,88ra igo da. Araban, % 35,41ekoa zen parte-hartzea 14:00etarako (2015ean, % 34,61ekoa zen).

Aurreko apirilaren 28ko hauteskunde orokorren aldean, parte-hartzea bost puntu baxuagoa izan da.

Nafarroan, parte-hartzeak behera egin du 14:00etarako, % 40,66tik % 39,96ra, hain zuzen.

Europako hauteskundeen kasuan, parte-hartzearen gorakada % 15ekoa zen Nafarroan (% 39,64), eta % 12koa EAEn (% 36,92).

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena