EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

12:35

EAE-ko Hauteskundeak 2020

Hauteskundeen aurrerapena

Ciudadanos PPrekin hauteskunde ituna egiteko "prest" dago, Alonsoren esanetan

Agentziak | Erredakzioa

"Ez dugu gure proiektu politikoa aldatuko, zabaldu baizik", esan du balizko akordioari buruz.

  • Alfonso Alonso, artxiboko argazki batean.

    Alfonso Alonso, EFEren artxiboko argazki batean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alfonso Alonso EAEko PPko presidenteak gaur nabarmendu duenez, Euskadiko Ciudadanos (Cs) "prest" dago popularrekin hauteskunde ituna egiteko.

Onda Cero irrati katean egin dioten elkarrizketa batean esan duenez, "zenbakiez harago, boto-emaileen mobilizazioa" du helburu balizko akordioak.

Gogorarazi duenez, hauteskunde orokorretan 104.000 boto eskuratu zuen PPk Euskadin; Ciudadanosek, 13.000. 2016ko EAEko hauteskundeetan, bestalde, 107.000 eta 21.000 boto izan ziren, hurrenez hurren.

"Askatasunaren proiektua jende gehiagoren artean egiten badugu indartsuagoa izango da. Guk ez dugu gure proiektu politikoa aldatuko, zabaldu baizik", adierazi du.

Bestalde, Ciudadanos Euskadiko iturriek EFEri aitortu diote EAEko PPrekin "hartu-eman informalak" izan dituztela, baina ohartarazi dute bi alderdien zuzendaritza "nazionalen" arteko negoziazioa izan behar dela. 

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena