EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

21:06

EAE-ko Hauteskundeak 2020

Bilera-sorta

EAJk Gobernua osatzeko bilerak abiatuko ditu, aukera guztiak irekita

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Andoni Ortuzarrek esan du bere alderdiaren helburua Eusko Jaurlaritza "sendoa eta egonkorra" eratzea dela eta bide horretan indar politiko guztiekin hitz egingo dutela.

1:45
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EAJk iragarri du bilera-sorta bat abituko duela gainerako alderdi politiko guztiekin hitz egin eta Eusko Jaurlaritza berria osatzeko asmoz. Gainerako indarrak, modu batera edo bestera, jeltzaleekin akordioetara heltzeko prest agertu dira, Elkarrekin Podemos ezik. Koalizio moreak baztertu egin du jada EAJ babestea.

Atzo egindako hauteskundeetan, EAJk 29 eserleku eskuratu zituen, EH Bilduk 17, Elkarrekin Podemosek 11, PSE-EEk 9 eta PPk beste horrenbeste.

Alderdiak EAEko hauteskundeetako emaitzak aztertzen hasi dira jada. EAJren Euzkadi Buru Batzarra arratsaldean bildu da Sabin Etxean, Iñigo Urkullu jarduneko lehendakaria bertan zela.

Batzarra amaituta, Andoni Ortuzarrek agerraldia egin du eta iragarri du astearte honetan gainerako alderdi politikoekin harremanetan jarriko dela bilera-sorta bat abiarazteko asmoz. EAJko buruzagiak esan du euren helburua Eusko Jaurlaritza ?sendoa eta egonkorra? eratzea dela eta bide horretan ?hipotesi guztiak irekita? dituztela.

?Egonkortasuna eta gobernagarritasuna bilatzen ditugu, baita herri akordio handiak lortzea ere, ondoko gaietan: hazkuntza ekonomikoa, bakean eta bizikidetzan oinarritutako bizikidetza finkatzea eta autogobernuan aurrera egitea estatus politiko berri baten bidez?, azaldu du.

Arnaldo Otegi EH Bilduren bozeramaileak berriro luzatu dio eskua EAJri, koalizio soberanistaren eta Elkarrekin Podemosekin akordio batera heltzeko eta Iñigo Urkulluren inbestidura ahalbidetzeko.

Alabaina, Elkarrekin Podemosek dagoeneko esan du ez duela EAJren gobernurik babestuko. ?Legegintzaldi berrian oposizio eraikitzailea eta irmoa egingo dugu?, esan du Nagua Albak.

Jose Antonio Pastor PSE-EEko legebiltzarkideak adierazi du Alderdi Sozialistak ez duela bere burua EAJren ?lehentasunezko bazkidetzat?, joan den agintaldian egonkortasunerako itun bat eta diputazioetan eta udaletxeetan koalizioan gobernatzeko akordioa sinatu zuten arren.

?Guk ez dugu aukerarik baztertuko; baina orain EAJri dagokio hitz egitea?, gaineratu du Pastorrek.

Nerea Llanos Euskadiko PPren idazkari nagusiak esan du bere alderdiak? EAJren alternatiba? izan nahi duela, baina ?beti? egongo direla prest jeltzaleekin akordioak egiteko, ekonomiaren hazkundea lortzeko eta enplegua sortzeko bada.

 

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena