EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

12:17

EAE-ko Hauteskundeak 2020

Hauteskunde eguna I25

Pili Zabalak parte hartzea eskatu du 'nahi dugun Euskadi' eraikitzeko

agentziak | erredakzioa

Elkarrekin Podemosen lehendakarigaiak adierazi du "ohorea" izan dela alderdiaren ordezkari izatea hauteskundeetan.

  • Zabala, Zarauzko hautesleku batean. Argazkia: EFE

    Zabala, Zarauzko hautesleku batean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pili Zabala Elkarrekin Podemos alderdiaren lehendakarigaiak euskal hauteskundeetan parte hartzeko deia egin die herritarrei "denok nahi dugun Euskadiren etorkizuna eraikitzeko".

Zabalak 11:00k aldera bozkatu du, Zarauzko hautesleku batean, eta Elkarrekin Podemos hauteskundeotan ordezkatzea "ohorea" izan dela azpimarratu du bertan.

Botoa eman eta gero, Elkarrekin Podemosen hautagaiak botoa ematera joateko eskatu die herritarrei, "hauteskundetan garrantzitsua baita jendeak parte hartzea, denok nahi dugun Euskadiren etorkizuna eraikitzeko".

Horren esanetan, "aurreikuspen oso onak" jaso ditu bere hautagaitzak gaurko hauteskundeetarako. "Beti dago itxaropena, eta emaitza oso onak izatea espero dugu", gaineratu du.

, gaineratu du.

, gaineratu du.

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena