EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

11:25

EAE-ko Hauteskundeak 2020

Hauteskunde eguna I25

Euskadi eta Espainia buruan izatea eskatu die Alonsok herritarrei

agentziak | erredakzioa

PPren lehendakarigaiaren esanetan, "gaur gauza asko dago jokoan, baita etorkizuna ere".

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alfonso Alonso Euskadiko PPren buru eta lehendakarigaiak botoa ematea "Espainiaren etorkizunarentzat ere garrantzitsua" dela pentsatzeko eskatu die euskal hauteskundeetan bozkatzera joatekoak diren herritarrei.

Mendizorrotzako Kiroldegian (Gasteiz) botoa eman eta gero, bere alderdiko zenbait kargudun (besteak beste, Carlos Floriano Kongresuan PPk duen bozeramaileondokoa) ondoan zuela, Alonsok eskerrak eman dizkie hauteskunde-mahaiak osatzen dituzten herritarrei eta, oro har, hauteskunde eguna posible egiten dutenei.

Alonsok parte hartzeko deia egin die herritarrei "asko" dagoelako jokoan, "baita haien etorkizuna ere". "Bozkatzea eskatzen diet, ez bakarrik Euskadin pentsatuta, Euskadiren eta Espainiaren etorkizunarentzat ere baita garrantzitsua", azpimarratu du PPren lehendakarigaiak.

hendakarigaiak.

hendakarigaiak.

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena