EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

13:09

EAE-ko Hauteskundeak 2020

HAUSNARKETA EGUNA

Familiarekin egon, paseatu eta irakurri

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Hautagaiek aisialdirako eta familiarekin egoteko aprobetxatu dute hausnarketa-eguna.

1:38
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Senideekin egon, paseatu, erosketak egin edo irakurri. Horretan emango dute eguna EAEko Hauteskunde Autonomikoetara aurkeztu diren hautagaiek.

Iñigo Urkullu EAJren lehendakarigaia Gasteizko Erdi Aroko Azokan izan da goizean. Ondoren, familiarekin pasako du eguna, hauteskunde-kanpaina dela eta, denbora gutxi izan baitu horretarako.

EH Bilduren hiru zerrendaburuek ere senitartekoekin egoteko aprobetxatu dute. Maddalen Iriartek erosketak egin ditu goizean, eta amarekin bazkalduko du Donostian; Miren Larrion Gasteizko azokan izan da, eta Jasone Agirre, berriz, Atxondon; azken horrek Axpen bazkalduko du gertukoekin.

Idoia Mendia hautagai sozialista Bilboko Erribera Merkatura joan da erosketak egitera, senarrarekin eta semeekin. Alde Zaharrean ibili ondoren, arratsaldean amarengana joango da bisitan.

Alfonso Alonso Euskadiko PPko lehendakarigaiak Gasteizen eman du goizan, eta hainbat erosketa egin ditu, liburuak bereziki. Eguna "lasai" igarotzeko asmoa duela esan du.

Elkarrekin Podemoseko hautagai Pili Zabalak ariketa fisikoa egiteko aprobetxatu du, eta ondoren Tolosara abiatu da, familiarekin bazkaltzera.

Nicolas de Miguel Euskadiko Ciudadanoseko hautagaia, berriz, paseo bat  ematera atera da Donostiako Aiete parkera, eta senideekin bazkalduko du Gipuzkoako hiriburuan.

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena