EiTB TALDEA
Kontzertua
EITB Media
BECen taldeak eskainitako 20. urtemugako hirugarren kontzertuak 336.000 ikus-entzulek jarraitu zuten ETB2n, eta lider izan zen ordutegi nagusian. PRIMERAN eta GUAU plataformentan eta eitb.eus-en 8.000 erabiltzailek ikusi zuten zuzenean.
ETSren kontzertua.
ETS taldeak larunbat honetan eskaini duen 20 urte zure eskutik ikuskizun handiak, BEC betetzeaz gainera, EITBko emanaldia guztiz arrakastatsua izan zen. 21:40an hasi zen emanaldia, eta orotara 336.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen, eta lider izan zen bere ordutegian, % 12,3ko audientziarekin Euskadin.
Halaber, PRIMERAN eta GUAU plataformentan eta eitb.eus-en 8.000 erabiltzailek ikusi zuten zuzenean.
EITBk ahalegin handia egin du larunbateko kontzertuaren erakargarritasun guztia pantailara ekartzeko. Horretarako, operatibo berezia prestatu du lan eta teknika aldetik. Ikusleek ere erruz erantzun zioten eskaintzari, urtarrilean ZETAK taldearen Mitoaroa kontzertuarekin egin zuten bezala (275.000ko audientzia metatua). Bestalde, 4K bereizmenean eskaini du kontzertua HbbTV bitartez, lehen aldiz.
Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa