11:02

EiTB TALDEA

E9: Europako Hauteskundeak

Europako hauteskunde gauaren inguruko programazio berezia, gaur, EITBren hedabideetan

EITB MEDIA

ETB1en 22:00etan hasiko da albistegi berezia, Nerea Reparazen eta Lierni Agirrezabalaren eskutik; ETB2n, berriz, 22:15ean, África Baeta eta Juan Carlos Etxeberriarekin. Euskadi Irratiak eta Radio Euskadik ere gertutik jarraituko dute hauteskunde gaua, eta emaitzak zuzenean izango dira eitb.eus-en.

0:24
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Europako Parlamenturako hauteskundeei arreta berezia eskainiko diete gaur EITBren hedabideek, eta albistegi eta programa bereziak egingo dituzte Euskal Telebistak, Euskadi Irratiak eta Radio Euskadik. Informazioan eta zerbitzu publikoan erreferente izatearen konpromisoari eutsiz, EITBko profesionalen lantalde zabal batek informazio, datu eta analisi guztiak geuregana ekarriko ditu.

Hauteskunde gauari gertutik jarraituko diote Euskal Telebistan, eta saio bereziak izango dira, zuzenean, ETB1en eta ETB2n. 22:00etan hasiko da programa ETB1en, Nerea Reparazekin eta Lierni Agirrezabalarekin. ETB2n, berriz, 22:15ean izango da hitzordua, África Baetak eta Juan Carlos Etxeberriak aurkeztuta.

Euskadi Irratian 20:00etan hasiko da saio berezia, Maite Artolak gidatuta. Europak dituen erronkak izango dituzte aztergai europarlamentari izandakoen eskutik eta, Bruselatik datuen berri zuzenean emango du Amaia Portugalek. Euskal Herrian alderdien egoitzatan ere izango dira, erreakzioak sortu ahala, horiek guztiak jasotzeko. Nola ez, ez da faltako analisirako mahaia.

Radio Euskadin eta Radio Vitorian, berriz, 22:00etan hasiko da albistegi berezia, Dani Álvarezek aurkeztuta eta arreta berezia jarrita Euskadin, Madrilen eta Bruselan. Alderdi politiko eta koalizio nagusien egoitzetan izango dira eta analisirako mahaia ere izango dute.

Ohi bezala, hauteskundeen emaitzak zuzenean jarraitu ahal izango dira eitb.eus webgunean, EITB Albisteak aplikazioan, EITBren sare sozialetan eta YouTube kanalean.

Astelehenean, emaitzen analisia egingo dute goizean goiz irratietan zein telebistan: Euskadi Irratiko "Faktoria", Radio Euskadiko "Boulevard", Radio Vitoriako "Radio Vitoria Gaur", ETB1eko "Egun On" eta ETB2ko "En Jake". 10:00etan hasiko da Xabier Lapitzen programa.

 

 

 

 


 

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena