13:59

eguraldia

Iragarpena

Euskalmetek eguraldi egonkorra iragarri du hauteskunde iganderako, euririk gabe

Agentziak | EITB Media

Hala, kantauri isurialdean behe hodeiak aldi eguzkitsuagoekin tartekatuko dira.

  • Ostarteak Arena hondartzan, Pobeñatik. Argazkia: Juan Antonio Guerrero Ostolaza

    Ostarteak Arena hondartzan, Pobeñatik. Argazkia: Juan Antonio Guerrero Ostolaza

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak eguraldi egonkorra iragarri du iganderako, uztailaren 23rako, prezipitaziorik gabekoa. Dena den, Euskadiko iparraldearen eta hegoaldearen artean alde nabarmenak izango direla gaineratu du.

Hala, kantauri isurialdean behe hodeiak (goizeko lehen orduetan eta gauean, batez ere) aldi eguzkitsuagoekin tartekatuko dira.

Gainera, eguneko lehen orduetan haizea aldakorra eta ahula izango da (iparraldekoa kostaldean eta hegoaldekoa barnealdean), baina arratsaldean haizeak iparraldetik joko du.

Kantauri isurialdean 14 eta 17 gradu arteko tenperatura minimoak espero dira; maximoak, berriz, 23 gradu ingurukoak izango dira kostaldean eta 25 eta 30 gradu artekoak barnealdean.

Uneoro, eguraldiari buruzko informazio gaurkotua kontsulta dezakezu eitb.eus-en, edo zure argazkiak bidali.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena