eguraldia
haize bolada bortitzak
agentziak | eitb media
06:00ak eta 15:00ak bitarte egongo da indarrean alerta meteorologikoa. Eusko Jaurlaritzak gomendatu du surik ez egitea landa inguruneetan eta hiri ingurukoetan, ezta sua sor dezaketen jarduerarik ere.
Baso sute baten artxiboko irudia. Argazkia: Iker Salgado
Eusko Jaurlaritzak alerta laranja aktibatuko du igande honetako 06:00ak eta 15:00ak bitartean, Kantauri isurialdean (Bizkaia, Gipuzkoa eta Aialako arabar kuadrilla), baso sute arriskua dela eta. Izan ere, haize bolada bortitzak izango dira nagusi, lurraren lehortasun egoerarekin batera.
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, haize boladek 100 km/h-ko abiadura gaindi dezakete ageriko eremuetan, goialdeetan batez ere, eta 60-80 km/h-ra irits daitezke agerikoak ez diren eremuetan. Maila horiek gainditu ere egin litezke guneren batean, bereziki mendebaldean.
Egoera horren ondorioz, baso suteen arrisku indizeak, batez ere su hartzeko arriskuarekin eta sua itzaltzeko zailtasunarekin lotutakoak, oso handiak dira.
Ildo horretatik, Eusko Jaurlaritzak gomendatu du surik ez egitea landa inguruneetan eta hiri ingurukoetan, ezta sua sor dezaketen jarduerarik ere.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa