Teknologia -
Teknologia
Microsoftek izandako etenaldiak arazoak eragin ditu Outlooken, Teamsen eta beste zenbait zerbitzutan
Konpainiak jakitera eman duenez, sarean izandako arazoa ikertzen ari dira goizean goizetik. Microsoftek, baina, ez du zehaztu zenbat erabiltzailerengan izan duen eragina etenaldiak.
EITB MEDIA
Microsoftek etenaldia izan du asteazken honetan. Ondorioz, hainbat zerbitzutan arazoak sortu dira goizeko 08:30etik aurrera; Outlooken, Teamsen, Xbox Liven, Microsoft Storen eta Microsoft 365en, esaterako.
Konpainiak berak jakitera eman duenez, sarean izandako arazoa ikertzen ari dira orain. Microsoftek, baina, ez du zehaztu zenbat erabiltzailerengan izan duen eragina etenaldiak.
Dena dela, Downdetector.es webgunea etenaldiaren jarraipena egiten ari da, erabiltzaileek zein Microsoftek bidalitako akats eta txosten guztiak aztertuz.
"Sarean arazo bat egon dela jakin dugu, eta konponbidea bilatzeko ahaleginetan gabiltza", esan du Microsoftek txio batean.
Etenaldian, erabiltzaileek ez dute mezuak elkar trukatzeko aukerarik izan, eta ezin izan dute Teamsek eskaintzen duen dei zerbitzua erabili. Horren aurrean, asko eta asko izan dira Twitteren arazoaren berri eman duten erabiltzaileak, #MicrosoftTeams traola erabilita.