Teknologia -

SARE SOZIALAK

Facebookek mugak jarriko dizkio publizitate politikoari

2020ko AEBko presidentetzarako hauteskundeei begira, arauak gogortuko ditu. Iragarki politikoen egileei identifikazioa eskatuko die eta dirua nork jartzen duen azaltzera behartuko ditu.

Mark Zuckerberg Facebooken sortzailea. Artxiboko argazkia: EFE
Mark Zuckerberg Facebooken sortzailea, artxiboko irudi batean
Mark Zuckerberg Facebooken sortzailea. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2020an AEBn egingo diren presidentetzarako hauteskundeei begira, Facebook konpainiak mugak jarriko dizkio publizitate politikoari eta bere arauak gogortuko ditu. Zehazki, iragarki politikoak ordaintzen dituztenen inguruko informazio zehatzagoa eskatuko du.

2016ko hauteskunde kanpainan, Errusiako agenteek AEBko ezinegon politikoa sustatu zuten Facebooken jarritako ordaindutako oharren eta jakinarazpenen bitartez. Ondorioz, Mark Zuckerbergek sortutako konpainiak kritika gogorrak jaso zituen.

Gaur gaurkoz, iragarki politikoen egileei identifikatzea eskatzen die Facebookek. Aurrerantzean, dirua nork jartzen duen ere azaldu beharko dute, bai Facebooken eta baita Instagram plataforman ere.

Araudi berria irailaren erdialdera sartuko da indarrean eta iragarleek hilabeteko tartea izango dute horiek betetzeko. Egin ezean, Facebookek iragarki eskaerak baztertuko ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Facebook azken albisteak Teknologia Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Hauteskundeak AEB bideoak Sare sozialak berriak Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump albisteak Instagram Hauteskundeak