Teknologia -

Zientzia

'Rosetta' misioaren kometa, Bilbo bezain handia?

67P Ghuryumov-Gerasimenko Bizkaiko hiriburuarekin alderatu dute argazki muntaia batean eta, hala, 'Philae' zunda aztertzen dabilen arrokaren tamaina erreala ikus daiteke.

67/P Churyumov-Gerasimenko kometa Bilborekin alderatuta. Argazkia: @lagamez
67/P Churyumov-Gerasimenko kometa Bilborekin alderatuta
67/P Churyumov-Gerasimenko kometa Bilborekin alderatuta. Argazkia: @lagamez

E.G | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken egunotan asko idatzi dugu hedabideetan 67/P Churyumov-Gerasimenko kometaren inguruan. Europako Espazio Agentziak 'Rosetta' misio aitzindariarekin lorpen itzela lortu du 'Philae' zundak: kometa batean lur hartzea.

Irudiek, baina, mila hitzek baino gehiago balio dutela iritzita, Bilboko hiribilduarekin alderatu du Luis Alfonso Gamezek.

Twitterren eskegitako irudi batean, ETBko Escepticos saioko aurkezle eta dibulgatzaile zientifikoak 67/P kometaren tamainaren nondik norakoak irudikatzen laguntzen du.

Kometak 4 kilometro pasatxo ditu zabal, hau da San Inazio auzotik Plaza Biribilera doan tartea hartuko luke.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albiste arraroak Bilbo Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Zientziaren hedapena zuzenean Gertaera astronomikoak Unibertsoa gaur Kometak gaur