Politika -
Gaixotasuna
Angel Victor Torres ministroak minbizia duela iragarri du
"Operagarria da, eta jardunean jarraituko dut", esan du Torresek. "Baikor eta sendo nago", gaineratu du, eta dena ondo aterako dela sinistuta dagoela erantsi du.
Agentziak | EITB Media
Angel Victor Torres Perez Lurralde Politika eta Memoria Demokratikoko ministroak minbizia duela iragarri du, eta apirilaren amaieran ebakuntza egingo diotela jakinarazi.
"Operagarria da, eta jardunean jarraituko dut", esan du Torresek. "Baikor eta sendo nago", gaineratu du, eta dena ondo aterako dela sinistuta dagoela erantsi du.
Torresek bere agenda publikoa etengo du guztiz osatu arte, baina ministro lanak egingo ditu, eta ez da beharrezkoa izango eskumenak partekatzea.
Ministroak Kanaria Handiko PSOEren kongresuan egin du iragarpena.