Politika -

Okupazioa

Kongresuak oniritzia eman dio Juntsen lege bat izapidetzeari, okupen etxegabetzeak bizkortzeko

Ekimena aurrera atera da PPren, Voxen, PSOEren, EAJren eta Coalicion Canariaren aldeko botoekin, besteak beste. Ezkerreko taldeek, Sumarrek, EH Bilduk eta ERCk, esaterako, ekimena atzera bota dute, arazoari gehiegizko neurria hartu diotela argudiatuta.

Kongresuaren irudi bat, artxiboko irudian. Argazkia: EFE
Kongresuaren irudi bat, artxiboko irudian. Argazkia: EFE

Kongresuaren irudi bat, artxiboko irudian. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Diputatuen Kongresuko osoko bilkurak astearte honetan onartu du Juntsen lege-proposamen bat aintzat hartzea, okupak azkarrago etxegabetzeko, bai bizilekua bortxatzen denean, bai usurpazio kasuetan.

Kongresuak onartu egin du Juntsen ekimena tramitatzea, PPren, Voxen, PSOEren, EAJren eta Coalicion Canariaren aldeko botoekin, eta Sumarren, EH Bilduren eta ERCren kontrako iritziekin, besteak beste.

Proposamen horren helburua da okupak berehala etxegabetzea, ohiko bizilekua bortxatuz gero, delitu nabarmena izanez gero eta Poliziaren ustez okupazioa aurreko 48 orduetan izan bada. Hainbat faktoreri erreparatu beharko zaie, hala nola ateak edo leihoak apurtzea, alarma aktibatzea eta bizilagunen, lekukoen edo zaindarien testigantzak.

Juntsen asmoa da, gainera, okupatzaileek 48 ordu izatea bizitokiaren "legezko jabe" direla egiaztatzeko, eta, bestela, "berehala uztea".

Era berean, proposatu dute etxegabetzeen etetea mugatzea etxebizitzak hamar etxebizitza baino gehiago dituzten enpresa edo pertsona fisikoenak diren kasuetara, bai eta kalteberatasun ekonomikoko egoeran egoteaz gain indarkeria matxistaren mendekoak edo biktimak diren okupatzaileenak diren kasuetara ere.

Gainera, epaileei ahalmena eman nahi diete, "aurretik alde batek eskatuta", kautelazko neurri gisa kanporatu ditzaten.

Eztabaidan PPk eta PSOEk ez dute aurreratu zer jarrera zuten, baina azkenean aintzat hartzearen alde bozkatu dute, Voxek bezala.

Sumarrek, EH Bilduk eta ERCk kontra bozkatu dute, izan ere, euren ustez, "ogia erostera" doazenean etxea okupatuko dieten beldur dira herritarrak, okupazioek higiezinen % 0,06ri eragiten dieten arren.

Oskar Matute (EH Bildu), Gerardo Pisarello (Sumar) eta Etna Estrems (ERC) diputatuek adierazi dutenez, espekulazioa eta errentarien, funts putreen eta bankuen etxebizitza hutsak dira etxebizitzarako eskubideari kalte egiten diotenak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika Espainiako Gobernua Espainia Eguneko albisteak Albisteak Okupak