Politika -

MIGRAZIOA

PPk agintzen duen erkidegoek ez dute adin txikiko migratzailerik hartuko, finantziaziorik egon ezean

Alderdi Popularrak salatu duenez, Espainiako Gobernuak nahiago izan du Juntsekin dekretu bat adostu PPrekin Atzerritarren Legearen erreforma negoziatu baino.

Kanarietara iritsitako pertsona migratzaileak, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Kanarietara iritsitako pertsona migratzaileak, artxiboko irudi batean

Kanarietara iritsitako pertsona migratzaileak, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PPk agintzen duen autonomia erkidego guztiek uko egingo diote adin txikiko migratzaileak hartzeari, baldin eta Espainiako Gobernuak hori egiteko bitartekoak eta dirua jartzen ez baditu, Genovako iturriek jakinarazi dutenez.

Halaber, agintean jarraitzeko helburuz, legeekin ez ezik, adin txikikoekin trafikatzen aritzea leporatu dio Pedro Sanchez buru duen gobernuari. Ez hori bakarrik, adin txikiko migratzaileak pertsonak direla azpimarratu du, ez "jaso beharreko paketeak".

Alderdi Popularrak Espainiako Gobernua kritikatu du adin txikiko migratzaileak "modu asimetrikoan" eta "irizpide alderdikoiei jarraituta" banatzeko irizpideak onartzeagatik.

Salatu duenez, Espainiako Gobernuak nahiago izan du Juntsekin dekretu bat adostu PPrekin Atzerritarren Legearen erreforma negoziatu baino.

Ayusok helegitea iragarri du

Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidente popularra ere ez dago ados adin txikiko atzerritarrak erkidegoen artean banatzeko akordioarekin. Ildo horretan, iragarri du auzitegietan helegitea jarriko duela eta gaia Europar Batasunera eramango duela.

"Ez Katalunia, ez Madril eta ez Kanariak. Ezin da legez kanpoko migrazio masiboa bultzatu", adierazi du Diaz Ayusok X sare sozialean. Halaber, adin txikikoak arma politiko gisa erabiltzea leporatu dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia gaur Politika albisteak Alderdi Popularra Albisteak migrazioa Espainiako Gobernua argazkiak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Madril gaur Kanariak Junts per Catalunya gaur