Politika -

'Koldo auzia'

Epaileak Jose Luis Abalosi pasaportea kendu dio eta 15 egunetik behin epailearen aurrera aurkeztera behartu

Ustelkeriaren kontrako Fiskaltzak egindako eskaera aintzat hartu du Leopoldo Puente epaileak. Kriminalitate zantzuak daudela-eta eskatu ditu behin-behineko neurriak fiskalak; PPren akusazio popularrak (gainerako sei akusazioak koordinatzen ditu) bat egin du eskaera horrekin.

Abalos Gorenetik irteten, gaur. EFE.
Abalos Gorenetik irteten, gaur. EFE.

Abalos Gorenetik irteten, gaur. EFE.

Agentziak | EITB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Koldo auzia' ikertzen ari den Auzitegi Goreneko Leopoldo Puente epaileak pasaportea kendu dio Jose Luis Abalosi, Espainiatik irtetea debekatu dio eta Gorenean epailearen aurrean hamabost egunez behin agertu beharra ezarri dio. Garraio ministro ohiak ikertu gisa deklaratu du ostegun honetan Auzitegi Gorenean.

Deklarazioaren amaieran, epaileak eman duen ebazpenaren arabera "legez kontrako zenbait arau-hauste penal egin izanaren zantzurik badago" antolakuntza kriminal, eragimen-trafiko eta funtzionario-eroskeria delituak erakusteko. Aurrekoetan ez bezala, epaileak ez du aipatu dirua bidegabe erabiltzearen delitua.

Puentek adierazi duenez, neurri horiek "beharrezkoak dira, egozten zaizkion delitu-egitateen larritasun berezia kontuan hartuta, ziurtatze aldera, ahal den neurrian, ikertuak etorkizunean ezin diola ihes egin justiziaren ekintzari, eta dei egiten zaion guztietan agertuko dela epailearen aurrean".

Gaineratu duenez, "neurriak erabat proportzionatuak dira, izan ere, modu arin eta ezinbestekoan bakarrik mugatzen dute mugikortasun askatasuna"; gainera, akusatuaren abokatuak berak esan zuen hark ez duela atzerrira bidaiatzeko asmorik, ezta beharrik ere.

Ustelkeriaren kontrako Fiskaltzak egindako eskaera aintzat hartu du Leopoldo Puente epaileak. Kriminalitate zantzuak daudela-eta eskatu ditu behin-behineko neurriak fiskalak; PPren akusazio popularrak (gainerako sei akusazioak koordinatzen ditue) bat egin du eskaera horrekin.

Neurrion kontra agertu da defentsa, kriminalitate zatzurik ez dagoela argudiatuta, Abalosek bere borondatez deklaratu baitzuen auzian, eta atzerrian ondasunik ez duenez, iheserako arriskurik ez dagoela adierazi du.

Victor de Aldama enpresaburu eta ustezko komisio-hartzaileari eta Koldo Garcia ministro ohiaren aholkulari zenari ezarritako neurri berberak hartu dira orain Abalosen kontra.

Abalosek dio bere ondasunak garbia direla

40 minutu iraun duen agerraldian, Abalosek epailearen, fiskalaren eta bere defentsaren galderei erantzun die, eta, funtsean, abenduaren 12ko borondatezko deklarazioan esandakoa berretsi du. Deklarazio horretan, komisioak kobratu izana ukatu zuen, eta Gobernuko edo PSOEren kargudunak aipatzeari uko egin zion.

Iturri juridikoen arabera, ministro ohiak atzera baieztatu duenez, bere ondasunak garbia dira eta, ez du finantza-produkturik, ezta sozietaterik ere, Guardi Zibilaren Unitate Zentral Operatiboak horrekin egin behar duen txostenak ondorioztatzen duenaren zain.

Halaber, irmo ukatu ditu Aldamak daklarazioan esandakoak. Hark esan zuen Koldok hainbat pisu alokatu zituela Abalos eta Angel Victor Torres ministroak prostituitutako emakumeekin egon zitezen.

Horrez gain, epaileak 2020ko urtarrilean Delcy Rodriguez Venezuelako presidenteordea Espainiara iritsi zenekoaz galdetu dio. Abalosek esan du ez zekiela nor zegoen Barajasko hegazkinean, eta ez zekiela ezin zela gure herrialdean sartu.

Magistratuak Peruko txalet bati buruz ere galdetu dio Abalosi. Ministro ohiak aste honetan X sarean azaldu duenez, txaleta ez da etxebizitza bat, baizik eta Chimbote hirian dagoen zentro sozial bat, fundazio zahar baten izenean erregistratua (Fiadelso).

Fundazio horretako presidente izan zen 1998ra arte, eta, ildo horretan, iturrien arabera, ministro ohiak adierazi du lurzorua bere izenean dagoela, baina kontu zirkunstantziala dela, fundazioak ez zuelako nortasun juridikorik.

Bestalde, epaileak atzera bota du Abalosen eta horren semearen ondasunak ikertzea agindu zuen autoaren aurka jarritako helegitea, eta datozen asteetan 17 lekuko deitzea erabaki du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Auzitegi Gorena Epaiketak Ustezko ustelkeria politikoa Eguneko albisteak Albisteak