Politika -

OFIZIALTASUNA

Espainiako Pilota Federazioko presidenteak, haserre, gaia "azken muturreraino" eramango dutela esan du

Sare sozialetan zabaldutako mezu batean, "bidegabekeriatzat" jo du, besteak beste, Espainia bozketatik kanpo utzi izana. Garcia Angulo bera inhabilitatuta zegoen arabiarren kontra egindako adierazpen desegoki batzuengatik, eta horregatik ez du botoa emateko aukerarik izan.

Julian Garcia Anguloren mezua sare sozialetan.
Julian Garcia Anguloren mezua sare sozialetan.
Julian Garcia Anguloren mezua sare sozialetan.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Garcia Angulo Espainiako Pilota Federazioko presidentea oso haserre agertu da Xavier Cazaboun Nazioarteko Euskal Pilota Federazioko presidentearekin gaur Iruñean, Euskadiko Pilota Federazioa Nazioarteko Federazioko eskubide osoko kide bilakatu ostean. "Nagusikeriaz" jokatzea egotzi dio, eta iragarri du Espainiako Federazioa "azken muturreraino" iritsiko dela.

Sare sozialetan zabaldutako mezu batean, "bidegabekeriatzat" jo du, besteak beste, Espainia bozketatik kanpo utzi izana. Garcia Angulo bera inhabilitatuta zegoen arabiarren kontra egindako adierazpen desegoki batzuengatik, eta horregatik ez du botoa emateko aukerarik izan.

Gainera, Federazioa hauteskunde prozesu betean dago, eta une honetan batzorde kudeatzaile batek zuzentzen du. Batzorde horretako kideek bazuten bileran izateko aukera, baina ez dira batzarrera agertu, eta, beraz, ez dute botorik eman.

Nafarroako eta Valentziako ordezkariak ere gogor kritikatu ditu bere mezuan, eta izen-abizenak aipatuta seinalatu ditu. 

UPNk ere antzeko hitzak erabili ditu komunikabideetara igorritako mezu batean.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kirolak albisteak Pilota Berriak Politika Espainia argazkiak Euskal Selekzioa albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea