Politika -

Katalunia

Pujolek ziurtzat jo du Katalunia ez dela independentea izango, eta CDCren amaiera akatsa dela uste du

Jordi Pujolek "Espainiako Gobernuaren aldetik eztabaidatu ezin den sistema bat lortzearen" alde egin du, hizkuntza, kultura eta irakaskuntza bezalako alderdiak inplikatuko lituzkeena, "merezi duen herri bat" egiteko.

Jordi Pujol, ostiral honetan. EFE.
Jordi Pujol, ostiral honetan. EFE.
Jordi Pujol, ostiral honetan. EFE.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jordi Pujol Generalitateko presidente ohiak ostiral honetan aitortu duenez, bere ustez Katalunia "ez da inoiz independentea izango", Espainia "oso herrialde boteretsua delako", eta Convergencia Democratica de Catalunyaren (CDC) amaiera akatsa dela uste du.

"Orain gehixeago esan daiteke independentziaren kontu hau oso zaila dela ikusi dela", esan du Castellerterçolen (Bartzelona) egindako omenaldi batean. CiUko (Convergencia i Unio) buruzagi askok parte hartu dute bertan, besteak beste, Artur Mas Generalitateko presidente ohiak, Xavier Trias Bartzelonako alkate ohiak eta Nuria de Gispert kontseilari eta Parlamentuko presidente ohiak.

Ekitaldiaren amaieran hitza hartu du Pujolek, eta, gaztetan katalanismora egindako hurbilketak gogora ekarriz, onartu du orduan ere ez zuela uste Katalunia inoiz independente izatera iritsiko zenik, eta hala esan izan ziola, 19 urterekin, bere lagun independentziazale bati. Baieztapen hori errepikatu du gaur, eta hamabost urte barru ere ez dela independente izango gaineratu du.

"Guk autonomia nahikoa duen herrialde bat lortu behar dugu, Enric Prat de la Ribaren herrialdea", adierazi du Generalitateko presidente ohiak.

Horren harira, alderdi independentistei zuzenduz, azpimarratu du Katalunia "neguan bizirik" mantentzearen alde egin beharko luketela, "Espainiren kontu hau ez baita atzo goizekoa, beti izan baitu mentalitate hori". 

"Espainiako Gobernuak eztabaidatu ezin duen sistema bat lortu behar dugu", hizkuntza, kultura eta irakaskuntza bezalako alderdiak inplikatuko lituzkeena, "merezi duen herri bat" egiteko, gaineratu du Pujolek, eta Espainiako Gobernuarekin hitzarmenean ikusten du horretarako bidea. 

Ekitaldian, eta Mas edo Felip Puig CDCko buruzagi ohien aurrean, Jordi Pujolek aitortu du "mereziko" zukeela Convergencia mantentzea, eta alderdia "trauma bat gainditzeko gai izatea". Trauma horren ardura bere gain hartu du. 

"Hura salba zitekeen. Baina orduan denak urduri jarri ziren. Ulertzen dut. Ni erretiratzen naiz eta gaitzesten nauzue, baina zuek jarraitu egin behar duzue. Hau ez da ondo joan, baina oraindik garaiz zabiltzate, denok. Ahal duzuen neurrian jarraitu behar duzue, egiten genuen guztia efgiten, eta politika haiei eusten", adierazi du.

Antiguos dirigentes de la CDC, con Pujol en el centro. EFE.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Jordi Pujol Eguneko albisteak Albisteak Artur Mas Kataluniako Generalitatea