Politika -

''KOLDO AUZIA''

Aldamak dio Santos Cerdanek 15.000 euro jaso zituela, 250.000 eman zizkiola Abalosi eta 100.000 Koldori

PSOEk iragarri du "berehalako" lege ekintzak abiatuko dituela Aldamaren aurka. Epailearen aurrean egindako borondatezko deklarazioan, adierazi du Sanchezek argazkia ateratzea eskatu ziola, Mexikon egindako gestioak eskertzeko.

"Koldo auziko" akusazioaren abokatuak Auzitegi Nazionalera iristean. EFE.
"Koldo auziko" akusazioaren abokatuak Auzitegi Nazionalera iristean
"Koldo auziko" akusazioaren abokatuak Auzitegi Nazionalera iristean. EFE.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Victor de Aldama "Koldo auzia" delakoaren ustezko buruak epailearen aurrean adierazi duenez, PSOEren Antolakuntza idazkariak, Santos Cerdanek, 15.000 euro zekartzan gutun-azal bat jaso zuen, orduko Garraio ministro Jose Luis Abalosi 250.000 euro eman zizkiola, eta azken horren aholkulari izandako Koldo Garciari 100.000 euro. Era berean, lehengo presidente eta orain ministro den Angel Victor Torresek 50.000 euro eskatu zituen.

Europa Pressek kontsultatutako iturri juridikoek azaldu dutenez, enpresariak kontatu du Koldo Garciak Santos Cerdani 15.000 euro zekartzan gutun-azala eman ziola, eta berak 250.000 euro eman zizkiola Abalosi eta 100.000 Koldori berari.

Santos Cerdan PSOEren Antolakuntza idazkariak ukatu egin du Aldamaren dirurik jaso izana, eta azaldu du ez duela ezagutzen eta ez dela inoiz berarekin egon. Ildo horretan, PSOEk iragarri du "berehalako" ekintza legalak abiatuko dituela Aldamaren aurka, epailearen aurrean emandako testigantza "faltsuagatik".

Santos Cerdanek ukatu egin du Aldamaren dirurik jaso izana, baita elkar ezagutzen dutela ere
Santos Cerdanek ukatu egin du Aldamaren dirurik jaso izana, baita elkar ezagutzen dutela ere
Santos Cerdanek ukatu egin du Aldamaren dirurik jaso izana, baita elkar ezagutzen dutela ere

0:27

Halaber, Espainiako Gobernuko presidentearekin egindako argazkia Pedro Sanchezek eskatuta egin zutela azaldu du, Mexikon egindako gestio batzuengatik eskerrak emateko, iturri juridikoek Europa Pressi baieztatu diotenez.

Pandemia betean maskarak erosteko kontratuak esleitzeagatik epailearen aurrean egindako borondatezko deklarazioan,  Aldamak azaldu du Sanchezen Gobernuak Juan Guaido Venezuelako oposizioko kidearen auzia zela eta ere eskatu ziola laguntza.

Izan ere, azaldu duenez, Jose Luis Abalos orduko Garraio ministroak idatzi bat eman zion, kudeaketa zehatz horiek egiteko Espainiako Gobernuaren ordezkari izateko baimena emanez. Gogoan izan behar da Aldamak harreman estua zuela Delcy Rodriguez Venezuelako presidenteordearekin.

2020ko urtarrilean Delcyk berak Espainiara egindako bidaiaren harira, Europar Batasuneko zigorrengatik Europako lurretara sartzerik ez zeukanez krisia sortu zuela eta, denek zekitela esan du, eta berak ohartarazi zuela Europako zigorraz, baina Abalosek esan ziola Delcy Rodriguezi ez zela arazorik izango.

Bestalde, Koldo Garcia Abalosen aholkulari ohiari buruz hitz egin du, eta azaldu du Pedro Sanchezek berak esleitu ziola aholkulari hori ministro ohiari.

Halaber, esan du Begoña Gomez, Pedro Sanchez presidentearen emaztea, gutxienez behin bildu zela Teresa Ribera hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroarekin, hustutako Espainiaren arazoari heltzeko.

Aldamak azaldu duenez, bilera horietako batzuetan Javier Hidalgo Globaliaren CEO ohiak ere parte hartu zuen. Aipatutako iturrien arabera, enpresariak adierazi du topaketa horietan Wakalua ere egon zela, Globaliaren filial bat.

Gogoratu behar da De Aldama behin-behineko espetxealdian dagoela, Auzitegi Nazionalak hidrokarburoen sektoreko ustezko iruzur bati buruz egindako beste operazio batengatik atxilotu zutenetik.

Auzitegi Gorenak Jose Luis Abalos Garraio ministro ohiaren aurkako auzia irekitzea erabaki berri du, eta astelehen honetan bertan WhatsApp mezu bat zabaldu du, El Debatek aurreratu eta albiste-agentzia horrek baieztatu ondoren. Bertan, auziaren ustezko buruak ministro ohiari jakinarazi zion berari buruz komunikabideetan hitz egiten jarraitzen bazuen berak ere egingo zuela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Epaiketak Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak