Politika -

Elkarrizketa Euskadi Irratian

Zerga erreformaren auzian Podemosen jarrera salatu du EAJk: "Tentazioa izan lezake bozak berriro egiteko"

Aitor Esteban EAJk Kongresuan duen bozeramaileak "oso zail" ikusten du gaurko bozketa, eta negoziazioak azken unera arte izatea aurreikusi du. Uste du ezkerreko taldeek (Podemosez gain, EH Bildu eta ERC) "eurena" bakarrik defendatzen dutela, eta "gutxieneko bat" adosteko dei egin die.

Esteban, elkarrizketaren une batean. EITB Media
Esteban, elkarrizketaren une batean.
Esteban, elkarrizketaren une batean. EITB Media

play icon 27:04

Eider Garaikoetxea O. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aitor Esteban EAJk Diputatuen Kongresuan duen eledunak "oso zail" ikusten du gaur Behe Ganberan zerga erreformaren harira dagoen bozketa. Inbestidura blokeko alderdi guztien babesa behar du Pedro Sanchezen gobernuak neurri fiskalak aurrera ateratzeko, eta beraz, "ezinezkoa da jakitea zer gertatuko den". Aurreikusi duenez, arratsaldeko lehen ordura arte egongo dira negoziatzen. 

Ingurumari horretan, Podemos "oso faktore garrantzitsua" dela uste du, eta bere jarrera salatu du. Izan ere, azaldu du inkestetan Jone Belarraren taldea Sumarren alde azaldu dela boto asmoan, eta baliteke horregatik "tentazioa" izatea "hauteskundeak berriro egiteko".

Euskadi Irratiko Faktoria saioan egin dioten elkarrizketa batean, Esteban kritiko azaldu da ezkerreko gainerako taldeekin ere (ERC eta EH Bildu): "Eurena eta nahi duten legez hor egotea nahi dute, eta hori ezinezkoa da". Hala, "gutxieneko bat" adosteko dei egin die. 

PPk har lezakeen jarreraz galdetuta, uste du "pozoidun karamelua" eman diola PSOEri, Europako zerga adosteko babesa bai, baina ez du argi gobernuak hainbat diru-sarrera bermatzeko sozialistek aurkeztutako zuzenketen alde bozkatuko duen. 

Horrenbestez, zergen inguruko auzia argitzeke dagoela, Estebanek "ziurtzat" jo du Espainiako Gobernua aurreko aurrekontuak luzatuta moldatu beharko dela 2025eko lehen txanpan behintzat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika EAJ-PNV Bizkaia Alderdi Sozialista Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Podemos Euskadi Irratia Gastu publikoa