Politika -

Ikerketa batzordea

Begoña Gomezek deklaratzeari uko egin dio Madrilgo Asanblean "helburu politiko argia" duela argudiatuta

Sanchezen emazteak minutu bakarreko hitzartea egin du bere ibilbide profesionala eta errugabetasun presuntzioa aldarrikatzeko: "Goizago ala beranduago, egia jakingo da".Unibertsitate Complutensean mesede-tratua jaso ote zuen ikertzeko batzordean deklaratu behar zuen lehen pertsona zen Gomez.

Gomez, Madrilgo Asanblean. EFE
Gomez, Madrilgo Asanblean. EFE
Begoña Gomezek uko egin dio Madrilgo Asanbladan deklaratzeari eta gezurren biktima dela esan du

0:34

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Begoña Gomez Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuaren emazteak deklaratzeari uko egin dio gaur, Madrilgo Asanblean eratutako ikerketa batzordean. PPk bultzatuta osatu zuten batzorde hori, eta Gomez zen deklaratzen lehena. Madrilgo Complutense Unibertsitatean katedra bat zuzentzeko ardura mesede-tratu bati esker lortu ote zuen ikertuko dute. 

Ikusmin handia zegoen sortuta Gomezen agerraldirako, eta 100 bat kazetariri eman diete akreditazioa. Gomez Antonio Camacho abokatua ondoan zuela heldu da, eta ezer baino lehen, jakinarazi du ez zila talde politikoen galderei erantzungo.

Argudiatu duenez, beraren kontrako salaketa guztiek "helburu politiko argia" dute. "Goizago ala beranduago, egia jakingo da," erantsi du. 

Aurrez, minutu inguru erabili du Complutensen egindako lana azaltzeko. Gomezen hitzetan, duela 12 urte hasi zen Unibertsitatearekin lankidetzan, "master batean zuzendarikide". Azaldu duenez, 25 urte daramatza aholkularitzan eta irakaskuntzan lanean

"Lantaldeak koordinatu ditu, proiektuak zuzendu, sektore pribatuko eta hirugarren sektoreko 50 bat profesionali aholkularitza eman diet", zehaztu du.

Madrilgo Unibertsitateari dagokionez, esan du 2020an lankidetza "zabaldu" zutela, aparteko katedra bat sortuta. Argitu duenez, "ohikoak dira halako jarduerak, eta ez dira ordaintzen". 

Gomezenaz gain, Joaquin Goyache Madrilgo Complutense Unibertsitateko errektorearen eta Maria Elvira Gutierrez-Vierna kontu-hartzailearen agerraldiak izango dira gaur, aldaketarik ezean. 

Pedro Sanchezen emaztea ikerketapean du Madrilgo 41. zenbakiko Instrukzio epaitegiak, influentzia trafikoa eta ustelkeria leporatuta. Ikerketa horren baitan, Gomezek astelehenean deklaratu behar du. Dena dela, idatzia bidali dio Peinado epaileari esanez ezingo dela joan, G-20 goi bileran egongo baita bisita ofizialean. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PP Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak Madril