Politika -

Mozal legea

Mozal legea aldatzeko prozesua abiatu da Kongresuan

PPk, Voxek eta UPNk ezetz esan diote herritarren segurtasunaren legearen erreforma tramitatzeari. Gainontzeko taldeak bat etorri dira Espainiako Gobernuak eta EH Bilduk adostutakoarekin.

Diputatuen Kongresua. Argazkia: EFE
Diputatuen Kongresua.
Diputatuen Kongresua. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tramitera onartu dute mozal legearen erreforma, PP, Vox eta UPN salbu gainerako alderdien aldeko botoei esker. PSOE, Sumar eta EH Bilduren arteko akordioaren ostean, EAJk, Podemosek, ERCk, Juntsek eta BNGk ere babestu dute herritarren segurtasunerako legearen erreforma aintzat hartzea.

Junts, Podemos eta BNG alderdiek zuzenketak aurkeztuko dituztela iragarri dute.

Eskuineko oposizioak gogor kritikatu du legea erreformatzeko plana. Miguel Tellado PPko bozeramaileak "herritarren segurtasun ezaren Otegi legea" deitu dio, EH Bildurekin lortutako akordioa kritikatzeko, hau da, "Polizia Nazionala eta Guardia Zibila Euskal Herritik kanporatu nahi izan dituztenekin".

PSOEk testua defendatu du "gaitzespen santuaren kofradiaren" eta PPren aurrean. PPk polizia politikoki erabili izan du eta mozal legea onartu zuen gizartearen kritika gehiago kontrolatzeko. Gainera, "polizia patriotikoa" sortu zuen "aurkari politikoen aurka".

EH Bilduko Jon Iñarrituk azpimarratu du ekimenak "aukera berria" dakarrela "errepresiorako tresna besterik izan ez den legearekin amaitzeko".

EAJko Mikel Legardak babestu egin du tramitazioa, baina deitoratu du hilabete askoan zehar egin izan diren negoziazio diskretuen dinamikarekin jarraitu ez izana.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika Espainia Eguneko albisteak Albisteak