Politika -

EAJ-ren barne prozesua

Gorka Urtaranek onartu du EAJren ABBko presidente izateko hautagai izatea

EITBk jakin duenez, Gasteizko alkate ohiak onartu egin du barne prozesuaren bigarren itzulira pasatzea, zenbait Uri Erakunderen babesa jaso eta gero.

Foto: EITB
Foto: EITB
Foto: EITB

EITB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gorka Urtaran Gasteizko alkate ohiak onartu egin du EAJren Araba Buru Batzarreko (ABB) presidente izateko barne prozesuaren bigarren itzulira pasatzea, zenbait Uri Erakunderen babesa jaso eta gero, EITBk jakin duenez.

Urtaranek hausnarketa sakona egin eta gero hartu du erabakia.

Alkate ohiak hautagai ofiziala, Jone Berriozabal Berdintasun, Euskara eta Gobernantza diputatua, izango du aurrez aurre bigarren itzulian.

Berriozabalek babes zabala lortu zuen joan den asteko lehen bozketetan, Gasteizko lau batzokietan irabazi zuelako, hau da, lurraldean militante gehien dituzten Uri Erakudndeetan. Lehen itzulian, Berriozabalek 37 erakundetan irabazi du, eta alkate ohia 12tan gailendu da.

EAJren Araba Buru Batzarra berritzeko barne prozesuaren bigarren itzulia azaroaren 8tik 20ra egingo dute, eta kargu berriak hilabete horretako 23an izendatuko dituzte.

Jose Antonio Suso ABBko egungo presidenteak aurreratu zuen ez zuela karguan jarraitzeko hautagai izango, militanteek haren hautagaitza proposatu eta babestu arren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eguneko albisteak Albisteak