Politika -

ERREJONEN AURKAKO AKUSAZIOAK

Beste emakume batek bigarren salaketa bat aurkeztu du Iñigo Errejonen aurka sexu-erasoagatik

Aida Nizar da salaketa jarri duen emakumea, Espainiako telebista kate pribatu bateko lehiakide ohia eta kolaboratzailea. Horrekin, dagoeneko bi dira Errejonen aurka Polizia Nazionalaren aurrean aurkeztutako salaketak, sexu-erasoa egotzita.

Iñigo Errejon, EFEren artxiboko irudi batean
Iñigo Errejon, EFEren artxiboko irudi batean
Iñigo Errejon, EFEren artxiboko irudi batean

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Beste emakume batek bigarren salaketa bat aurkeztu du astearte goizean Marbellako (Malaga) Polizia Nazionalaren komisarian Iñigo Errejon Sumarreko diputatu eta bozeramaile ohiaren aurka, poliziako iturriek aurreratu dutenez. Aida Nizar da salatzailea, Espainiako kate pribatu bateko telebista-saio bateko lehiakide ohia eta kolaboratzailea.

Aurreko astean Elisa Mouliaa aktoreak Poliziaren Familia eta Emakumearen Arretarako Unitatean (UFAM) aurkeztutako salaketarekin, hortaz, bi dira dagoeneko Errejonen aurkako salaketak. Lehen salaketa horretan, aktoreak adierazi zuen Sumar taldeko bozeramaile ohiak hirutan eraso egin ziola gau berean, 2021eko irailean.

Albisteak ostiralean egin zuen eztanda, Mouliaaren salaketa publiko egin zenean, baina asko dira azken egunotan Errejonekin antzeko gertakariak bizi izan dituzten emakume anonimoak.

Orain, duela ordu batzuk Marbellako Polizia Nazionalaren komisarian Aida Nizarrek jarri duen salaketa formal horrekin, bi dira jada poliziak eskuartean dituen salaketak.

Errejonek hainbat emakumeri ustez egindako jazarpen matxista eta sexualari buruzko albisteak gogor jo Sumarren. Larunbat honetan, koalizioak aitortu zuen ez zuela akusazio horien berririk eta, onartu zuten alderdiaren mekanismoek "huts" egin zutela. Astelehen honetan, bestalde, Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko bigarren presidenteorde eta Sumarreko buruak aitortu du bere alderdia "berandu" ibili dela, eta barkamena eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Indarkeria matxista Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Sumar Mugimendua